orain presoak

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, astero bezela, Estitxu Eizagirrerekin. Larunbatean Bilbo eta Baionan “Orain presoak” lelopean eginiko mobilizazioen inguruko erreportajea, Maddi Barber zinemagileari eginiko elkarrizketa eta Nohemí Pérez giza eskubideen defendatzaile hondurastarrari eginikoaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Azken egunetan jazotako hainbat gertakariren errepaso kritikoa egin dugu Maite Sabalzaren eskutik. Maravillas, Huerta de Peraltako langileen borroka, bihar Bilbon eta Baionan “Orain presoak” lelopean egingo diren mobilizazioak eta Amurrioko kasua aztertu ditugu.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu Gure Irratiaren eskutik. Larunbatean “Orain presoak” lelopean Baionan egingo den manifestaldia; Baxe Nafarroan, Lakarran, ireki duten haurtzaindegi euskalduna, eta Hendaia eta Donibane Garaziko ikastoletan garatzen ari den Kiva programaz aritu gara Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbora jo dugu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. Eragin plataformak apustu etxeen aurka abiatutako kanpaina, Bilbok bizi duen eraldaketa eta hiri ereduaren inguruko eztabaida, eta larunbatean egingo den “Orain presoak” manifestazioaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Larunbatean, Urriaren 20an izango da Orain Presoak dinamikak deituriko manifestazioa, Donostian. Hilabeteak lanean daramatzan dinamika da Orain Presoak, presoen egoera urgentziaz konpontzeko asmoz, besteak beste. Euskal presoen hurbiltzea, larriki gaixo daude presoen askatasuna, zigorren batuketa eta gradu aldaketak dira lehentasun nagusiak, Arantza Aldezabal bozeramaileak azaldu duenez, eta orain da gai honi heltzeko momentua.

irakurri gehiago →