ondorio

Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ikasturteari begira jarri dira. Gatazka […]

irakurri gehiago →

Enirio Aralar Mankomunitatearen zuzendaritza batzordeak irail erdialdean eman zion onarpena Aralarren pista berri bat eraikitzeari. Bide hori Jentilarri inguruan hasiko da, gaur egungo pistan, eta Goroskintxuko txabolara ailegatuko da. Gai horrek albiste iturri bihurtu du Aralar azken hilabeteotan. Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua dela eta posizio asko jarri direlako mahai gainean. Batetik, artzainek […]

irakurri gehiago →

Duela bost urte, 2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETA erakundeak jardun armatuaren behin betiko su etena. Egun batzuk lehenago Aieten egindako nazioarteko bake konferentziatik ateratako adierazpenari modu positiboan erantzun zion hala. Hamarkada erdia igarota, orduan ikusten ziren aukeretan egindako aurrerabidea baloratzeko aukera ona iruditu zaigu, baita egin beharrekoak proposatzeko ere. Ariketa hori egiteko, Ikoitz Arrese […]

irakurri gehiago →

Estatu Kontseilu frantsesak Tolosa eta Akize arteko Abiadura Handiko Trenaren aldeko iritzia plazaratu zuen joan den maiatzaren 25ean. CADE ingurumenaren aldeko elkartea helegite bat prestatzen hasi da. Eta bertako kide Pantxo Tellierrekin hitz egin dute Euskal Irratietako lagunek Hitz Putz saioan, tren linea horrek izango lituzkeen ondorioen berri izateko. Elkarrizketa hori bera ekarri dugu gaurko […]

irakurri gehiago →

Astearteroko ekonomia eta gizarte gaien inguruko tartera Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu zaigu gaur. Gaindegiak biztanleriaren bilakaeraz egin duen txostenaren arabera, 2030. urterako 100.000 biztanle gutxiago izango ditu Euskal Herriak. Lurralde denetan ez da beherakada gertatuko, Ipar Euskal Herriko kasuan gora egingo du, esaterako. Ba joera horren arrazoiez eta izan ditzakeen ondorioz hitz egin dugu […]

irakurri gehiago →

Joan den ekainaren 11n, Parisko Asanblada Nazionalean egin zuten Euskal Herrian bakea eraikitzeko Giza Konferentzia-ren ondorioak aurkeztuko dituzte larunbatean Iruneko Ficoban. Arrosa sareko kide dugun Antxeta Irratiak antolatu du larunbatekoa, eta bakearen inguruko zita berri horren inguruan hitz egin du Aitziber Zapiain esataria goizean Info7 irratian; haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Gizartearekiko betebehar bat badutela sentituta, euskal gatazkak Irunen, Hendaian, Hondarribian zein Biriatun eragindako ondorioei erreparatu eta bizikidetza jardunaldiak antolatu dituzte Antxeta irratiak eta Lokarrik. Ostegun honetan hasi eta hilaren 19an amaituko dira, eta horien inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Antxetako koordinatzaile Aitziber Zapirainek.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik, Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: lurralde erreformaren egitasmoak Ipar Euskal Herrian izango lukeen eragina; Uztaritzeko UztaHitz dinamika; eta Ipar Euskal Herrian sortu asmo duten hedabide berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak.

irakurri gehiago →