oñati

Gipuzkoako bertsolari txapelketako final zortzirenetako bertsoak adituko ditugu aste honetako eta hurrengo asteko Bertsoinka saioetan

irakurri gehiago →

KORRIKA: 10. eguna

apirila 8, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoa, egun osoko azken kronika izango da. Izan ere, ordu gutxi falta dira Korrika Iruñeara heldu eta Otxandion lekuko barruan gorde zuten mezua ezagutu dezagun. Gaurko eguna amaitu orduko, Korrikan zehar ikusi ditugun furgonetek 2415 km eginak izango dituzte. Baina amaiera gertu egoteak, ez du inondik inora esan nahi azken kilometroetan indarrak agortzen ari zaizkigunik! […]

irakurri gehiago →

Lau talde feministek parekidetasunera bidean ardura hartzeko deia egin diote laster eratuko den Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoari. Ildo horretatik, instituzio berriaren egituretan emakume hautetsien presentzia bermatzea galdegin diote. Gai hori ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolak Bilgune kontari-ren errepasora. Horrez gain, Oñatiko mural feministaren aurka egindako erasoa salatu du. Amaitzeko, gaurtik igandera […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen helburua da, besteak beste, bertaratzen direnak ilusioz eta motibazioz elikatzea. Ereduen elkartrukerako aukera eskainiko du bihar goizeko Gaztetxeak egungo sistemaren alternatiba gisa eztabaidak. Eztabaidari lehen puntua jarri eta horretaz hausnartu dugu Ane eta Ortuondo proiektuko Mikelekin.

irakurri gehiago →

Asanblada bat kudeatzea ez da lan erraza. Kideen antolaketa horizontala edo asanbladaren bilakaera ziklikoak arazoak sor ditzake. Horrelako egoerei aurre egiteko hausnartzea beharrezkotzat jo dute gaztetxeetako kideek, eta horretarako aukera emango du bihar goizeko eztabaidak. Bertan aipatuko direnak gurera ekarri asmoz, Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza gonbidatu dugu gurera.

irakurri gehiago →

“Muinoko etxearen” mende laurdena ospatzeko prestatu zuten dokumentala Gasteizko gaztetxeko kideek. Edizio lanek luze jo arren, dokumentalak ez du gaurkotasunik galtzen, eta Arabako hiriburuko gaztetxeko errealitatea ezagutzeko modukoa da egileen ustez. Gaur, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen baitan, proeiktatu eta solasaldia egingo dute. Horretaz aritu gara Ander Abascalekin.

irakurri gehiago →

Oñatiko Antixena gaztetxeko kideek beraien burua prest agertu dute 2016ko Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa antolatzeko. Duela hilabete batzuk egin zuten proposamena, eta beste hainbat gaztetxetako kideen onespenarekin, aurrera egin du asmoak.. Hala, gaur, bihar eta etzi hausnartzeko, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko… gauza askotarako aukera izango dute Antixenan biltzen direnek. Antolaketan murgilduta dabilen […]

irakurri gehiago →

Iaz berreskuratu zuten Argia astekariko lagunek Argia Eguneko ospakizuna, Usurbilen bildu ziren orduan, eta aurten Debagoienara joango dira. Zehazki, igande honetan bertan, Oñatin elkartuko dira, Txikitik eragiten lelopean. Aurreko asteburuan egin zuten beroketa Arrasateko Argia egun txikiarekin, eta bihar ere zenbait ekitaldi egingo dituzte atariko modura Oñatin bertan. Horretaz hitz egiteko, Xabier Letona gonbidatu dugu […]

irakurri gehiago →

Geroz eta gutxiago falta da iganderako eta herri eta auzoetan buru-belarri dabiltza erabakitze eskubidearen aldeko ekintzak masiboak eta arrakastatsuak izan daitezen. Gure Esku Dago dinamikak iganderako antolatutako ziten aurretik, Oñatiko, Aguraingo eta Izpurako hiru lagunekin hitz egin dute Info7 irratian, eta horien hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Bergarako Txapa irrati libreak Haritz Kanpandegiri egindako elkarrizketari esker, Oñatiko Txantxi moneta sozialaren egitasmoa ezagutu dugu gaur.

irakurri gehiago →