oier imaz

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, igandeko bigarren itzuliari begira azken eztabaida egin dute bart Martxan mugimenduko Emmanuel Macronek eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek, telebistan. Lehenengoz, aurrez aurre izan ziren bi hautagai horiek, eta erabat jarrera desberdinak izan zituzten. Erasoari ekin zion hasiera-hasieratik Le Penek, eta, hori ikusirik, lasaitasun itxura ematen saiatu zen Macron. Giroa bero dago […]

irakurri gehiago →

EITBk komunikazio talde «integral» gisa mamitu eta «errefentziazko informazio ikur» bilakatu behar du, EH Bildu koalizioaren ustez. «Objektiboa, hurbila, inpartziala eta ikuspegi kritikodun mutimedia talde publiko kalitatekoa». Halako irrati-telebista publikoa nahi du. Xede hori lortzeko, datozen bost urteetarako, proposamen bat egin du koalizioak Gasteizko Legebiltzarrean. Duela astebete egin zuten aurkezpena koalizioko Unai Urruzuno eta Jasone […]

irakurri gehiago →

Abenduaren 3a pozik bizitzeko eguna omen dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugulako, zenbaiten arabera. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu omen da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari direla jakin berri dugu. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste dute. Aldarrikapenak zuzenean azaltzeko bilera eskatu diote Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatuari. Asteak daramatzate protestetan eta lan uzteetan murgilduta, artatu behar dituzten guztiei kalitatezko arreta eskaintzeko aukera ematen […]

irakurri gehiago →

Hassanna Aaliari ekintzaile sahararrari errefuxiatu izaera aitortu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Herenegun jaso zuten epaia eta atzo egin zuten publiko. Auzitegi Nazionalak zuzenbidearen aurkakotzat jo du Aaliari Rabateko auzitegi militarrak egin zion epaiketa, defentsa eskubidea urratu ziotelako. Horregatik, bidegabe jo du Espainiako Barne Ministerioak iaz errefuxiatu estatusa ukatu izana. Espainiako Gobernuak 30 egun ditu orain […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legeak 34 urte bete ditu aurten, eta neurri irmoagoak hartzeko garaia badela esan du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskararen normalizaziorako “epeak” zehazteko eskatu du. “Belaunaldi osoa joan delako euskara ofizial izendatu zenetik, eta ezin bizi gaitezkeelako etengabeko arian-arian edota progresibotasunaren kiribilean”. Eskubideak gogoan, herritarrak “erdigunean” jartzeko eskatu dute, eta hamahiru […]

irakurri gehiago →

Arnaldo Otegik kuriositatea omen zuen jakiteko juridikoki nola “jantziko” zuten bera lehendakarigai izatearen inguruko balizko ezezko bat, herenegun Catalunya Radion adierazi zuenez. Iluntze hartan bertan heldu zitzaion erantzuna: jostun lan handirik ez dute egin Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek. Aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea. Baina Otegik EH […]

irakurri gehiago →

Azalpenak txostena bukatzean emango dituztela. Hala erantzun du Jorge Aldekoa ertzainburuak torturari buruzko ikastaroan, Ertzaintzari egotzi dizkioten 310 tortura kasuen inguruan galdetuta. Lakuako Gobernuak eskatuta egin du Kriminologiaren Euskal Institutuak Tortura: 1960-2013 lana, eta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du. Aurrerapen zabal bat eman zuten astelehenean, eta abendurako espero dute ikerketa osorik bukatzea. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen herenegun Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu zituzten. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan. Protestetako partaideen kopuruak eta […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoa plaza utzi eta berriz hartu zuten atzo Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek. Hamar orduren bueltan izan zen guztia. Batetik besterako aldea jende kopurua izan zen: arratsaldean, itzuleran, jendetzak babestu baitzituen kanpaldiko parte hartzaileak. Goizean, kanpalekua hustu ostean, Bulebarreko kioskoa hartu zuten, eta ehunka lagun batu zitzaizkien arratsaldeko mobilizazio deialdira. Ertzaintza bidea oztopatzen saiatu arren, manifestazioak […]

irakurri gehiago →