nora salbotx

Angelun eta Gasteizen azken egunotan izandako hilketak ez dituzte genero indarkeria kasu gisa ikertuko. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, emaztea eta bi alaba hil zituen gizonaren krimenean ezin da genero indarkeria kasurik aipatu, ez dagoelako senar-emazteen artean bortizkeriarik egon zen zantzurik. Gasteizen, 60 urteko andrea hil eta gorpua Zadorra ibaira botatzea leporatuta atxilotutako gizonaren […]

irakurri gehiago →

Aste eta erdi inguru darama Gipuzkoa Zutik mobilizazioak martxan: Donostiako Gipuzkoa plaza eta Bulebarra erabili dituzte nagusiki, erraustegia borrokatu beharreko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko. Baina hiriko beste edozein gune erabil zezaketen: lekua baino, erraustegiaren aurkako aldarria eta mobilizazioa baitituzte ardatz, eta eztabaida piztea helburu. Eztabaida, zalantzarik gabe piztu dute. Eta […]

irakurri gehiago →

Idomeni hustu dute. Kazetariak atera dituzte lehenbizi, inork ez zezan kontatu; gero, laguntzera joandako sendagileak, iheslariek ere ikus zezaten zentzu gutxi zeukala Europaren atari horretan irauteak, desesperantzaren eta esperoaren arteko atalasean. Gainontzekoa nekeak eta etsipenak egin dute: askok nora zihoan ere ez zekiten autobus batean sartzea onartu dute, eta norbaiten sinadura baten menpe utzi dute […]

irakurri gehiago →

Pasa ezazu kaputxa, kamarada! Amorrua zabaldu, bat egin marea beltz honekin, eta jar ditzagun kolokan heteropatriarkatuaren zimenduak. Hainbat kolektibo feministek segitutako bideari jarraituz, berriak ez diren borroka moldeak praktikan jarriz eta biolentzia matxistari erantzun irmoa emateko asmoz, Farrukas kolektiboa jaio zen 2014an, eta hasieran aipatu ditugun esaldi horiek barnebiltzen dituen kolektibo horren iritzi zutabea hedatu […]

irakurri gehiago →

Geure hizkuntzaren defentsari buruz hausnartu dugu gaurko tertulian, edo euskararen alde egiteak dituen arriskuez. Azken aldian, hainbat eratara agertu baitira xenofobia zantzuak arlo horretan: euskarari kalte egiten diotelakoan etorkinez aurreiritziak jaurtita, etorri berriei diru-laguntzak emateko euskara baldintza gisa jarrita, edo euskararen sustapena bera arriskutzat hartuta. Joera batzuen zein besteen inguruan hausnartu dugu gaurkoan Aitor Kaltzakorta […]

irakurri gehiago →

Aste honetan, Baztango indigenek bideo bidez zabaldu dute Ama Lurra defenditzeko deia, bide batez, Lekarozko Aroztegiaren proiektuaren aurka apirilaren 23rako antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute. Ia egunero ari da izaten albiste Aroztegiako proiektua, herritarren aurkakotasunagatik, besteak beste. Gainera, proiektuak ingurumenean eta Baztango haranean izango lukeen eraginaz gain, euskarari ekar diezaiokeen kalteaz […]

irakurri gehiago →

Geure buruari begira jarri eta kazetaritza edo elkarrizektatzaile estiloaz hausnartu dugu gaurko tertulian. Izan ere, Fermin Etxegoienek ETBko Berandu baino lehen saioan Josebe Iturriotzi egindako elkarrizketak eragin du zalaparta. Zenbaitek berdintasunaren inguruan elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak duten jarrera antagonikoa nabarmendu du, beste zenbaitek elkarrizketatzailearen jardunari erreparatu dio. Azken horri begira jarri gara gu ere, telebista elkarrizketetan […]

irakurri gehiago →

Aurki beteko da urtea Herri hezitzailea, eskola herritarra dinamikaren berri izaten hasi ginenetik. Iazko apirilean, jardunaldi batzuk egin zituzten hezkuntza komunitateko eragileek, haurren parte hartzea sustatzeko liburuxkak eta koaderno praktikoak kaleratu ere bai, etazenbait herritan egitasmoak abiatuko zituztela ere jakin genuen. Askoren artean, horietako bat da Baztanen abian duten Kerizu beretik proiektua, herenegun Xorroxin irratiko […]

irakurri gehiago →

“Ni Edurne naiz. Donibane auzoan bizi naiz eta nire umeek auzoan euskaraz ikasteko aukera izan dezaten nahi dut. Nirea bezalako beste kasu asko egongo dira, baina niri aukera eman didate nire kasua kontatzeko eta hori eskertu nahi dut. Nire seme handienak 5 urte ditu eta Amaiur du izena. Lehen semea izanik euskaraz ikas zezan Txantrera […]

irakurri gehiago →

Hamar urtez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka ikasleri jaten eman dieten enpresei milioika eurotako isuna jarri berri diete, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera, prezioak adostu zituzten eskoletako jantokiei zerbitzua eman dieten zortzi enpresak, eta ezkutuko akordio horrekin, zerbitzua ematea bermatzea eta prezioa igotzea lortu zuten. Hainbat hari mutur ditu matazak, besteak beste, 2003tik 2014ra bitartean ustez […]

irakurri gehiago →