netflix

Netflix-ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela. Erabakiak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Duela astebete, Kristina Zoritak idatzi zuen hori Pantaila handian blogean. Era askotako polemikak sortu dira zinemaldi horretan, eta horietako bat hausnarketarako baliatu […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Foru Aldundiak zine eskola zabalduko du Donostiako Tabakalera zentroan. Proiektu pedagogikoak, hiru ezagutza eremu izango ditu, eta era berean, Tabakalerako ziene eskolak harremana izango du egoitzan bertan dauden euskadiko Filmateagiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin. Horretaz hitz egin du Maitane Legarretak gaurko ikus-entzunezkoei buruzko tartean. Horrez gain, Canneseko zine jaialdia eta Netflixen ikusgai dauden telesailak ere […]

irakurri gehiago →

HBO katearen Girls telesaila seigarren denboraldiarekin bukatuko dela iragarri zuen iazko urtarrilean Lena Dunham sortzaile eta aktore protagonistak. Agurra urrun irudikatzen zen orduan, 2016ko otsailean estreinatu baitzuten bosgarren denboraldia, eta azken atal sorta ekoizteko baitzuten oraindik. Baina iragarritako unea heldu da, eta amaitzear da hainbat sari jaso dituen telesaila. Horri begira jarriko gara ikus-entzunezkoen tartean […]

irakurri gehiago →

Euskarazko hedabideek jasotzen dituzten laguntza publikoei buruzkoak dakartzagu gaurko komunikazioaren tartera. Inoizko laguntzarik eskasena eman diola Lakuako Gobernuak Berria egunkariari jakin genuen atzo. Egunkariarentzako laguntza gehiago gutxitu duela berriro: 2013tik 2018ra, 300.000 euroko jaitsiera izan da, %20koa. Aurrekontuan gero eta pisu txikiagoa dute diru laguntzek. Egoera hori eta hedabideen bueltako beste zenbait konturi erreparatzeko batu […]

irakurri gehiago →

Telesailen bueltako kontuak ekarri dizkigu gaurko saiora Gaizka Izagirrek. Euskal Telebistako lehen katean Goenkale eta Aitaren etxea amaituta, Eskamak kentzen telesaila eskaintzen dute orain. Horren harira, Izagirrek euskarazko telesailen kalitateaz hausnartu du gurean. Horrez gain, Netflix plataformak egingo duen euskarazko eskaintzaz ere hitz egin digu, baita Bedrag telesaila gomendatu ere.

irakurri gehiago →

Aurreko astelehenean aipatu genizuen euskal antzerkigintzari buruzko tartea bi astean behin izango dugula aurtengo denboraldian. Izan ere, bi astelehenez behin, ikus-entzunezkoei begira ere jarri nahiko genuke, eta zinemaren nahiz telesailen ingurukoak jorratu nahiko genituzke Gaizka Izagirrerekin. Gaurkoan, ostiralean hasiko den Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioaz, streaming bidezko NETFLIX telebista kateaz eta Narcos telesailaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →