nepal

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak egindako txostenaz eta mundu mailan pobre eta aberatsen arteko aldea handitu izanaz hitz egin digu, batetik. Bestetik, Alazne Etxaburuak eta Irati Astondoak segan eta aizkoran egindako desafioaz, eta historian emakumeek bota dituzen desafioez aritu gara. […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariak ekarriko dituen kontuak aurreratu ditugu gaur ere. Horretarako, Oihana Llorente kazetaria batu zaigu saiora, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: hautagai baten eraikuntza prozesua; homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko egunaren harirako Zaindu zure hitzak argazki egitasmoa; Ester Farnos irakasleari ugalketa artifizialaz egindako elkarrizketa; zein Australiara, Kanbodiara eta Nepalera bota duten begirada.

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Nepalen izandako lurrikaraz; maiatzaren 24ko udal eta foru bozez; Gasteizko Legebiltzarrean PSE, EH Bildu eta UPyDren babesarekin aurrea irtendako etxebizitza arloko legeaz; nahiz Espainiako futbolarien federazioak egindako greba deialdiaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Bakea eta duintasuna Gobernuz Kanpoko Erakundearen berri izan, eta bertako kide Maider Iriarteren bizitzan arakatu dugu gaurko elkarrizketan. Nepalen egon da orain gutxi arte, ebolaren prebentzioan komunikazio lana egiten.

irakurri gehiago →