nekane txapartegi

Espainiako Audientzia Nazionalak deklaratzera deitu du Txapartegi, eta abokatuek eta bere inguruan sortu den mugimenduak egindako lanari esker, bideokonferentzia bidez egin ahal izango du Bernatik. Hala Bediko lagunak Nekane Txapartegirekin hitz egin dute. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

Aieteko jauregian larunbatean egindako agerraldian, Foro Sozialeko kideek nabarmendu zuten lanean jarraituko dutela “gatazkaren ondorio guztiak” konpontzeko. Armagabetzeak aukera berriak sortzeko lagungarri izan behar duela esan zuten 70 ordezkari inguruk, eta eragileen artean zeuden Bilgune Feministako kideak ere. Ba larunbateko agerraldi horri eta beste zenbait gairi erreparatu diegu Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan, Idoia Arraizarekin.

irakurri gehiago →

Suitzako Justiziak onartu egin du, azkenean, Nekane Txapartegi Espainiara estraditatzea, Madrilek eskatu bezala. Txapartegi 1999an atxilotu eta espetxeratu zuten, eta preso egon zen tartean torturatu egin zutela salatu zuen. Estradizioa baimendu duten epaileen iritziz, Txapartegik ez du “modu sinesgarrian frogatu ahal izan” torturatua izan zela, eta Espainiak ere ez zituen salaketa horiek “behar bezala aztertu”. […]

irakurri gehiago →

2013an musika taldea sortu eta lehenbiziko kontzertua Suitzan eskaini zuten Occhi di Farfallakoek, eta herrialde horretara itzultzeko aukera izango dute egunotan. Euskal Herriko Bilgune Feministarekin batera, emakume preso politikoez lau hitzaldi eta bost kontzertu eskainiko dituzte bertan. Hori guztia, Free Nekane plataformak eta Bilgune Feministak antolatu dute Suitzan preso dagoen Nekane Txapartegi euskal preso politikoaren […]

irakurri gehiago →

Azken aldian sarri hitz egiten dugu espetxeetan dauden emakumezko euskal preso politikoek pairatzen duten egoeraz. Hor dago Arantza Zuluetaren kasua, Sara Majarenasen alaba Izarren aurkako erasoa edo duela zenbait hilabete hizpide izandako Nekane Txapartegirena. Azken horrekiko elkartasunez, Suitzarako bidaia antolatu da aste honetarako eta horri begira jarri gara, besteak beste, Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan Saioa […]

irakurri gehiago →

Indar bat dabil hor, boteretze oinatzak. Oinarrizko formakuntza politiko feministarako koadernoak dokumentua argitaratu dute Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunek. Bertan, izenburuak dioen bezala, feminismoaren inguruko oinarriak bildu dituzte. Testu osoa euskaraz dago, eta erreferentziazko material gehiena ere euskaraz erabili dute. Hori, besteak beste, Durangoko Azokan Topatu gazte egitasmo komunikatiboko lagunekin batera duten postuan eskura daiteke. […]

irakurri gehiago →

Euskal herritarron harreman sexual eta afektiboez hainbat ondorio atera dituzte Kaixomaitia.eus atariko eta Aztiker ikertegiko lagunek elkarlanean egindako inkestan. Datuen interpretazio eta analisia egiteaz arduratu dira, besteak beste, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak ere. Horren berri ekarri du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasora. Horrez gain, Nekane Txapartegi euskal preso  politikoaren alde sortu den plataformaz […]

irakurri gehiago →