Naiz Irratia

BESTE BAT: Montauk x 3

azaroa 18, 2019 | 0 Komentarioak

Badator hirugarren rounda. Montauk talde gasteiztarraren hirugarren ‘Beste Bat’ duzue hau. Australian abiatu da hirugarren saio hau Nick Cave handiarekin. Eta Australiatik Euskal Herrira, Anari, Gorka Urbizu eta berriz ere salto atzerrira 60 minutuko kantu-kate honetan, Elena Tonra, Ex:re, Billy Bragg, Wilco eta amaitzeko klasiko bat: Bob Dylan. ‘Shadows in the Night’ diskako ‘Stay with […]

irakurri gehiago →

ABD-AK SAIOA: E hizkia

azaroa 18, 2019 | 0 Komentarioak

Hauxe duzue ABDak saioa. Naiz Irratiko alfabetoaren errepaso musikala. Gaur E hizkia dugu protagonista.

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER X4: Delroy Wilsonetik Melvin Davisera

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izan dugu Asteko Klasikoa eta hark ireki du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Andoni Tolosa x 2

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen Andoni Tolosa ‘Morau’ hernaniarraren bigarren ‘Beste Bat’ saioa. Bidaiatzen segitzen dugu bigarren saio honetan. Aurrekoan, iparraldetik hegoaldera egin genuen bidea, bigarren saio honetan, kontinente erraldoia ezagutuko dugu, bai behintzat musikalki: Afrika.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Enertiz Furyak x 2

azaroa 13, 2019 | 0 Komentarioak

Eneritz Furyak bakarlariaren bigarren ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Bigarren honetan, musika zaratatsua edo iluna hautatu du. Melodia pisutsuak, beheko soinuak protagonista dituzten kantuak, eta musika soilik ez, irakurketa gomendapen bat ere egin du irundarrak ‘zarataren artea’ manifestua (L’arte dei Rumori) Luiggi Russolo idazle futuristarena. Hemen Furyak-ek osatutako fonoteka iluna osatzen duten taldeen zerrenda: Irazi, […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Zazkel x 2

azaroa 12, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen Zazkel taldearen bigarren ‘Beste Bat’ saioa. Etxahun Arregiren gidari, 80. hamardako Newretrowave estiloa izan da bigarren saio honetako protagonista. Newretrowave-a 80. hamarkadan sortutako musika da, garaiko musika elektronikoa, garaiko sintetizadoreekin egina. Normalean kantu instrumentalak izan ohi dira, AEBetako akzio pelikuletan edota bideoko-jokoetan erabiltzen zen musika da newretrowave-a.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Montauk x 2

azaroa 11, 2019 | 0 Komentarioak

Hasi da azaroko ‘Beste Bat’ saioaren bigarren rounda. Gasteizko Montauk taldearen bigarren saioa duzue hau Beñat Goitia abeslariaren gidaritzapean. Eta oraingoan ere, aurreko saioan egin moduan, kateatu ditu abeslariak eta haien kantuak. Bakarlariekin hasi da saioa eta distortsioekin amaitu. Aukeratutako fonotekan daude, Nacho Vegas, Christina Rosenvinge, Joseba Irazoki, Gari, Belako, Moguai eta Tom Waits.

irakurri gehiago →

ABD-AK SAIOA: D hizkia

azaroa 11, 2019 | 0 Komentarioak

Hauxe duzue ABDak saioa. Naiz Irratiko alfabetoaren errepaso musikala. Gaur D hizkia dugu protagonista.

irakurri gehiago →

Aste honetako saioa berezia izan da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izan ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Andoni Tolosa x 1

azaroa 7, 2019 | 0 Komentarioak

Andoni Tolosa ‘Morau’ musikariaren lehen ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Musika bada bidaiatzeko modu bat, eta horixe egin dugu saio honetan. Sherpa lanak egin ditu Morauk «mundua ahotsez beteta baitago» eta fonoteka aberatsa osatu dugu herrialdez herrialdez, mimoz, hautatutako kantuekin. Hotzetik berora egin dugu bidaia, iparraldetik hasi gara, Samien kantuak aditu ditugu lehendababizi. Ondoren Finlandia, […]

irakurri gehiago →