nafarroa

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan.

irakurri gehiago →

Liburutegi ibiltariak

13 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Zer dira liburutegi ibiltariak? Nola funtzionatzen dute? Zein esperientzia ezagutzen ditugu? Zein da atzean duten historia? Galdera hauek eta gehiago luzatu dizkiogu Zebrabideako kolaboratzaile den Harkaitz Delgado Leitzako liburuzainari. Liburu gomendio bat ere ekarri digu Harkaitzek uhinetara, baita interneten informazioa era egokian bilatzeko argibide batzuk ere. Ez galdu!

irakurri gehiago →

azaroaren 3an hasiera emango zaio beste urte batez Baserriko uzta egitasmoari, non, musikaren bitartez, Euskakl Herriko baserriak ezagutzeko aukera egongo den. Urtaroz urtaro, Euskal Herriko baserri bat zabalduko da, herrialdez herrialde. Larunbat honetan Nafarroako Oibar herriko Mendiko Upategian egingo da egitasmoa, Fermin Balentzia musikariaren kontzertuarekin. Imanol Ibero Azakarate, Mendiko Upategiko arduraduna, izan dugu Zebrabidean, azaroaren […]

irakurri gehiago →

Ofizialtasuna behingoz lortzeko, mobilizazioa izango da urriaren 27an, Iruñean. Nafarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu, zonifikazioarekin amaitzea eskatu eta euskara Nafarroa osoan ofiziala egingo duen Lege berri baten beharra plazaratuko da. Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaorekin hitz egin dugu Nafarroako egoeraz, egun dauden baldintza errealez eta aldarrikapenez.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, astero bezala, Estitxu Eizagirrerekin. Hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide: Nafarroako zonifikazioa eta hizkuntz eskubideen inguruan eginikoa, pestiziden aurka Frantzian hasi den mugimenduaren inguruako, eta haur eskoletako bi hezitzaileri eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebistan ikusgai izandakoen lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak, bi astelehero ohi dugun bezala. Gaurkoan, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa, euskal gaztazkaren konponbidearen baitan Bartzelonan izandako jardunaldia, Bidegurutzea saioan Lander Martinezekin hitz egindakoa, memoria eta musika kontuak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Erabakiaren auzia eztabaidaren erdian jarri asmoz, Gure Esku Dagok giza armarria antolatu du Iruñean maiatzaren 19an, bihar bertan, giza kate txikien bitartez Nafarroaren armarria irudikatuz. Ekimen honen bitartez, ekainaren 10eko giza kateari begira parte hartzea sustatu eta nafarren erabakitzeko borondatea agerian utzi nahi dute. Nafarroako Gure Esku Dagoko Aitor Urrutia Aranbururekin izan gara.

irakurri gehiago →

Azken hilabeteetan Euskal Herrian jazotako hainbat gertaeren errepaso kritikoa egin dugu Maite Sabalzarekin. Ekai eta Antxoren heriotzak eta hauen atzean dauden arrazoi politikoak izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Martxoaren 8ko greba feministaz ere aritu gara, zabaldutako aukera berriak eta antolakuntzaz hitz egin digu, besteak beste. Azkenik, Soziolinguistika klusterrak Nafarroan egindako inkestek erakutsiko ondorioi buruz […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan tertuliarako tartea ere izan dugu Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin. Gabon garaietako kontsumismoaz aritu gara, Black Friday, Olentzeroren opariak eta jostailu sexistak. Osasunbideak ugalketa lagunduko tekniken gaineko mugak kendu izana ere izan dugu mintzagai.  

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →