nafarroa oinez

Sakanara jo dugu Irratien tartean, Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. Nafarroa oinez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileen greba, Altsasuko osasun etxeak martxan jarri duen erradiologia zerbitzua, Altsasuko auzia, Katxarro eguna eta pelotako lau t’erdiko txapelketa izan ditugu hizpide. Argazkia: Guaixe

irakurri gehiago →

Sakanako aktualitatearen berri edukitzen dugu Beleixe irratiaren eskutik, eta gaurkoan ere hainbat gairen berri eman digu Maider Beteluk. Pentsionisten mobilizazioak, Elias Tañok Altsasun egindako horma irudia, Nafarroa oinez eta kirol lehiaketak izan ditugu hizpide. Argazkia: guaixe.eus

irakurri gehiago →

Hainbat belaunalditako punta-puntako 71 artista elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez dinamikak. Jose Luis Zumeta artista omenduko dute eta haren bi artelan jarriko dituzte ikusgai. Iruñean izango da hilabetez erakusketa, eta maiatzaren erdialdetik aurrera Lesakan. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Euskal Memoria Fundazioak egindako pegatinen […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, […]

irakurri gehiago →

2017ko Nafarroa Oinez antolatzen hasi da jada Lesakako Tantirumairu ikastola, eta joan den ostegunean aurkeztu zituzten Bikin bat in leloa eta irudia Iruñean egindako agerraldian. Horren bueltako xehetasunak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Lekarozko Aroztegia proiektuaren auziaren barneko beste atal baten berri ere ekarri du, Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik […]

irakurri gehiago →

Ikusmin handiz atera zituzten urriaren 12an Legarrea leizetik duela 80 urte hara botatako Juana Jose Goñi eta bere sei seme-alaben azken hezurdurak. Aranzadiko Pako Etxeberria eta Lourdes Herrasti aritu ziren zeregin hori koordinatzen, eta azaldu dutenez, orain gorpuzkinak laborategira eraman eta informe tekniko bat egingo dute «egia ofiziala» jakin dadin. Albiste hori ekarri du Xorroxin […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko dantza txapelketan Tolosaldeko lagunek erdietsitako lorpenez, GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zitueneko 33. urtemugaz eta Zizurkilgo Ipuinen unibertsoa dinamikaz hitz egin du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Xorroxin irratiko lagunek Vianako Erentzun ikastolako zuzendari Maite Oterori atzoko Nafarroa Oinez festaz egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Urriaren 18an Baztan ikastolaren alde eginiko Nafarroa Oinez festan salatutako eraso sexistaz hitz egin digu, hasteko, festaren balorazioa gazi-gozoa dela aipatzeko. Jarraian, iragan asteburuan euren bueltan izan dituzten Lurraren Eguna, Kirikoketa Besta nahiz Bortzirietako bertso eskolaren urtemuga aipatu dizkigu. Amaitzeko, datozen egunetan […]

irakurri gehiago →

Duela urtebete ilusioz eta urduritasunez beteta lekukoa hartu zutenetik martxan jarri zen auzolana Baztango 15 herrietan. Eta, urte osoa lanean pasa eta gero, iritsi da Hama bortz, ama bat oihukatzeko ordua. Antolaketako azken txanpan dauden honetan, Josune Ortega Baztan ikastolako zuzendariarekin hitz egin dugu guk.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Igande honetan, urriak 18, ospatuko den Nafarroa Oinez festaren inguruko hainbat kontu nabarmendu dizkigu. Muntaketarako egindako auzolanaren arrakasta, egitarauko zertzeladak, eta iganderako kontuan izan beharrekoak aipatu ditu.

irakurri gehiago →