musika beltza

ZURIA BELTZEZ – 371 – atsekabeak errausten

maiatza 20, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen osatu dugun kanta berezien bilduma berria. Gure txoko honetan, musika ilunari oihartzuna eskaintzen diogu, ordubeteko abesti kate bat josiz. Gaurkoan ere, musika estilo ezberdinei belarriak jarri dizkiegu, adidibez, pop tradizionala, R&B nahastua, rockabilly mugitua, soul eztia, garage psikodelikoa, funk baikorra, latin-soul jatorra, R&R dantzagarria, glam-a-billy galaktikoa, garage-punk zikina, rocksteady egiazalea eta reggae maitagarria. […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 370 – sua hauspotzen

maiatza 13, 2019 | 0 Komentarioak

Azkenaldian estu eta larri gabiltza programa egiten. Konpentsazio moduan, hementxe duzue gure azkenengo sesioa. Gure musika bildumatik aukeratu dugun harribitxi sorta ederra eskaintzen dizuegu gure hutsegiteen ordainetan. Gaurko honetan, latin-jazz, jazz-blues, gospel-blues, rhythm & blues, blues-soul, northern soul, blues-beat, garage-beat, latin-boogaloo, early reggae eta dancehall-reggae bezalako nahastura orekatuak. Biziki gozatzea espero dugu! 0- Manny Corchado […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 369 – katarsi bila

apirila 25, 2019 | 0 Komentarioak

Musika popularren kobazuloetatik ateratako kanta berezi sorta berri batekin gatozkizue. Lokatzaren artean topatu ditugun urrezko harrixkak eskaintzea gogoko dugu. Programa honetan, instrumental exotikoak, jump blues arina, R&B elegantea, R&R harroa, funk jatorra, garage-punk aitzindaria, soul itzela, rock hegotiar ikaragarria, brasildar soinu hippie-ak, latin-boogaloo psikodelikoa, soul garaikide basatia, freakbeat gaurkotua, eta ska-reggae doinu gaziak bildu ditugu. […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 368 – barneak zartatzen

apirila 15, 2019 | 0 Komentarioak

Soinu anitz ezberdin entzuteko programa berri bat sukaldatu dugu. Osagai mamitsu zaporetsuak uztartzen ditugu gurean, mutur zorrotzenak asetzeko moduko sesioak erdituz. Gaurkoan, latin-funk instrumentala, R&B eztabaidagaitza, R&R arin sutsua, pop dotore dantzagarria, garage beat zoriontsua, soul baikor pizgarria, rock klasikoa, psikodelia freakbeat gordina, funk-soul kaletarra, disco-soul itzaltsua, latin-soul erotiko lizuna, glamabilly space blues garaikidea eta, […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 367 – lurpeko gailurrak

apirila 8, 2019 | 0 Komentarioak

Sinestezina badirudi ere, programa honetan, bikote musikofago honen abesti aukeraketa berezi berria daukazue entzungai. Musika popularraren lurpeko sustraietatik hasi eta hainbat adar koloretsu entzun ahal dituzue sesio honetan. Esaterako, swing frantses dotorea, popcorn R&B arina, garage gaztea, soul sakona, funk-soul baikorra, brasildar doinu fededunak, kantagintza berriko bakarli pare bat (Madril eta Venezuela-tik) eta, programa borobiltzeko, […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 366 – binaka bateratzen

apirila 1, 2019 | 0 Komentarioak

Sesio honetan, aspaldiko partez, Zuria Beltzez programa osatzen dugun Maluta eta Kobalski kideen parte hartzea entzungai. Estilo anitzetako abestiak binaka partekatu ditugu, esaterako, western hillbilly itzaltsua, boogie-woogie leuna, garage gordina, R&B elegantea, soul lasaia, latin-soul bikaina, funk dantzagarria, afrobeat arina, disco napar itzela, ska instrumentala eta early reggae goxoa entzun dugu. Mugitu aldaka hoiek! 0- […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 365 – adiorik ez, Andre!

martxoa 25, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko sesioan, duela egun batzuk mundu hau utzi zuen Andre Williams abeslari miresgarri eta erraldoiari omenaldia egin diogu. Ondoren, bizirik gaudela ozpatzeko kanta sorta jatorra prestatu dugu. Esaterako, honky tonk, country, R&R, rockabilly, soul, funk, garage, beat, boogaloo eta roots-reggae bezalako adar musikalei belarriak jarri dizkiegu. Abesti ederrei egindako gorazarre berri bat entzuteko aukera helarazten […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 364 – bazterren ertzetatik

martxoa 20, 2019 | 0 Komentarioak

Aukeraketa musikal bereziz betetako ordubete berri batekin gatozkizue. Atzean utzitako eta benetan merezi duten soinu eta estilo bitxiak badaudelako egiten dugu gure programa. Halako doinuei gorazarrea eskaintzeko kolore anitzetako harribitxi soniko ederrak berreskuratzen ditugu zuentzako. Gaurkoan, Hal Blaine baterijoleari omenaldi txikia ezezik, country, honky-tonk, jazz, R&B, soul, funk, garage, blues, brazil, ska eta reggae bezalakoak […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 363 – emakumeen ahotsak

martxoa 11, 2019 | 0 Komentarioak

Musika popularren historian emakumearen papera ezinbestekoa izan da beti (eta non ez?). Gure programan normalean emakume abeslari, musikari eta artista asko entzuten ditugu, baina gaurkoan hitza beraiei bakarrik ematea erabaki dugu. Hortaz, gure ahoak itxi eta beraien musika entzuten jardun dugu, honako estiloak adituz: R&R astindua, blues atsekabetua, jazz sakona, funk arina, soul betea, funk-rock […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 362 – ahaztutakoak oroitzen

martxoa 4, 2019 | 0 Komentarioak

Abestiak. Hitzak. Abestiak eta hitzak. Abesti ederrak eta hitz esanguratsuak. Estilo ezberdinetako kantak eta tartean haien inguruko zehaztasunak errazten ditugu gurean. Gaurko sesio honetan entzun duguna: R&B, jazz, pop, rockabilly, garage, blue-eyed soul, psikodelia, garage-punk, folk, two-tone ska, eta granadiar reggae bezalako estilo eraginkorrak. Tartean, Martxoak 3-koei gure omenaldi xumea eskaini diegu. Oroimenak suspertu, belarriak […]

irakurri gehiago →