mozal legea

Mozal Legeak hiru urte daramatza indarrean, eta aste honetan jakin izan dugu 1,2 milioi euro bildu dituztela EAEn. Eleak Mugimenduko kide den Maialen Begiristain gonbidatu dugu jakin ahal izan ditugun kopuru horiek suposatzen dutenaz hausnartzeko. Gainera, Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetara Mozal Legearen aurka posizionatzeko eskaera ere eraman dutela azaldu digu Begiristainek.

irakurri gehiago →

2015eko Uztailaren 1ean jarri zuten indarrean Mozal Legea. Dagoeneko hiru urte igaro dira eta izandako bilakaera eta eraginaren inguruan aritu gara Eleak Mugimenduko Maialen Begiristainekin. Eleakek egindako hainbat agerraldiren inguruan ere hitz egin digu Maialenek.

irakurri gehiago →

“Gugatik, guztiongatik. Mozalik gabe”

apirila 19, 2018 | 0 Komentarioak

Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik. Hau izan da atzo jaso genuen albistea. Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Hala Bediko kazetari den Mikel Saenz de Buruagari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Prozesu guztiaz eta oraingo egoeraz aritu gara gaurkoan Mikel Saenz de Buruagarekin.

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Jon Altzarekin izan gara eta ondorengo gai hauek ekarri dizkigu: Hala bediko kazetari bati ezarritako Mozal Legea, Gasteizko Gaztetxearen 30. urtemuga eta honen baitan antolatutako ekimenak, eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko gaur bertan burutuko diren ekimenak. Azkenik, “Sahara-Gasteiz” elkarteko presidente den Mohamed Salahren itzuleraren berri […]

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu Irratien tartean, Hala Bediko Jon Altza izan baitugu gurean. De Miguel auziari buruz aritu gara, atzo bertan deklaratu baitzuen Ainhoa Alberdi enpresari eta abokatuak, eta ADI ustelkeriaren aurkako elkarteak elkarretaratzea deitu zuen Gasteizko epaitegietan Alberdiri babesa adierazteko. Gasteizko tabernari bati bezero bat babesteagatik mozal legea ezarri diotela azaldu digu ondoren. Azkenik, […]

irakurri gehiago →

Bi astelehenero behin ohi dugun bezala, Hamaika Telebistan izandakoaren errepasoa izan dugu gaur ere Nekane Zinkunegi kazetariaren eskutik. Mari Paz Casanovari, Egoi Alberdi euskal preso ohiaren amari ezarritako mozal legea, langabezia, Kataluniako egoera, Iñigo Martinez futbolariak ondarrutarrez idatzitako agurrak sortutako iskanbila, eta sortzaileak (Mice eta Jon Iraundegi) izan ditugu mintzagai.

irakurri gehiago →

Mozal Legeari buruz aritu gara Igor Goikolearekin

abendua 22, 2017 | 0 Komentarioak

Gasteizko Udalak 725 aldiz aplikatu du azken bi urteotan Mozal Legea. Halabedi.eus webguneak eman zuen datu hauen berri, eta Igor Goikolearekin birpasatu ditugu gaurkoan.

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Gasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunen aurrean ikerketa batzordea eskatuko duela EH Bilduko udal taldeak azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gauko irratien tartean. Horrez gain, Mozal Legea ezarrita joan den ostiraleko indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioetan ertzainek identifikatutako lagunen kasuaz hitz egin du. Amaitzeko, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen alde diharduen Sare plataformak atzotik bihar […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste jakin genuen UPNren esku zegoen aurreko Nafarroako gobernuak aurkeztutako salaketa baten ondorioz, Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindu zuela Espainiako Industria Ministerioak. Gai horri heldu dio Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, atzoko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Mozal Legea baliatuta isuna jarri dioten Axier Lopez kazetariaren kasua eta prentsa […]

irakurri gehiago →