Montauk

Gaurkoan Wood Strings taldea izan dugu gure estudioetan, hain zuzen ere, Paul, Asel eta Oier Parral Tabernan asteartean jotako kontzertuaren bizipenak eta aurten kaleratutako disko berriaren berri eman digute. Horrez gain, albiste musikalak, agenda eta disko nobedadeak entzungai izan ditugu.

irakurri gehiago →

Montauk talde gasteiztarrak lan berria aurkeztu du, zazpi kantuz osatutako Geruzak izeneko disko luzea. Abenduaren 23an aurkeztuko dute Erraia zigilupearen baitan egindako lana Gasteizen, Oihaneder Euskararen etxean eskainiko duten kontzertuan. Beñat Goitia, Aitor Garcia de Vicuña, Urko Urzelai eta Gorka Etxeberriak osatzen dute Montauk taldea, eta Beñat Goitia letragile, gitarrista eta abeslaria gonbidatu dugu gurera azken […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Montauk taldearen berria “Geruzak”

azaroa 15, 2018 | 0 Komentarioak

Montauk taldeak lan berria du esku tartean “geruzak” deiturikoa. Gaurkoa Beñat Goñi izan dugu saioan bide lagun. 2016an estreinako lana argitaratu zuten eta bi urtera Geruzak izeneko bigarren lana argitaratu dute. Gasteizko Jimmy jazz estudiotan grabatu dituzte zazpi kantu berriak. Aurrekoarekin alderatuta sintetizadore eta  programazioekin bestelako atmosfera bat lortu dute.

irakurri gehiago →

Musikazale! Gaurko irratsaioan zenbait albiste ta nobedade musikal errepasatuko ditugu. Gainera, asteburu honetan ospatuko den Pussy Matic jaialdiko lagunekin berba egingo dugu ta #gutizia goxoa izango dugu Bones of Minerva taldearekin.

irakurri gehiago →

HIRUKORTXEA: Ruper Ordorika gurean

urtarrila 20, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetan Ruper Ordorika izan dugu saioaren protagonista. Elkarrizketa luze eta zabala izan dugu kantautore oñatiarrarekin, “Guria ostatuan” izeneko lan berriaren inguruan eta Jimmny Jazzen urtarrilaren 21ean joko duen kontzertuaren inguruan. Ruperren elkarrizketaz gain, asteko berrien errepasoa eta Bonberenea txarangam, Ero, Dr Sax, Estricalla edo Izaroren diskoak entzun ditugu.

irakurri gehiago →

Saio berezia izan dugu gaurkoan. Betiko lez, albiste musikalak jorratu eta zenbait nobedade entzun ditugu, tartean, Monte del Oso, Los del Rayo, Torii, the Lucilles edota Perlak taldearen aurrerapen kantua entzun ditugu. 2016. honetan ospatuko dugun Hala Bedi Rock jaialdia ere izan dugu mintzagai. Baina, gaurkoan protagonista, Montauk taldekoak izan ditugu, astean “Bilaketan” diskoa kaleratu […]

irakurri gehiago →