mobilizazio

Tumore bat erauzi ondoren emaitzen zain dagoen Oier Gomez euskal preso politikoa egoera larria jasaten ari dela jakin dugu aste honetan. Gasteiztarra izanik, haren egoerari buruzkoak eta salaketarako egindako deialdiak ekarri ditu Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, asteburuan haizeteak irratiko antena bota eta emisioan arazoak eragin dizkiela azaldu du. Agenda arlotik, […]

irakurri gehiago →

Gasa ustiatzeko proiektuen mehatxuek ez dute etenik Araban. Oraingoan, frackinga ez bada ere, ingurumena kaltetzeko erasoak mantenduko dituztela dirudi herrialde horretan. Hargatik, Berriztu Araba elkarteko kideek erronka iragarri dute datorren larunbaterako, urtarrilaren 21erako. Mobilizazio parte hartzailea eta berezia egin nahi dute eta deialdia jarrita dago, 12:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan bilduko dira. Gasteizko Halabedi Bi […]

irakurri gehiago →

El Salvadorko gerrillan hiru urte egin zituen Miren Odriozola azpeitiarrak guda betean. ETA erakundeko kidea izan da, langilea galleta fabrika batean, ekonomia ikaslea, Udalbiltzaren auziko auzipetua… Haren ibilbideaz Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten liburuaz hitz egiteko aukera izan genuen gurean. Odriozolari Berrian egindako elkarrizketa ekarri du Amaia Zufiak Bilgune kontari-z egin dugun errepasora. Horrez […]

irakurri gehiago →

Euskal preso, iheslari eta deportatua Euskal Herrira ekartzeko helburuz, hilabete bat iraungo duen dinamika antolatu dute euskal preso eta iheslari ohiek, Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera lelopean. Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo du dinamikak eta bi ildo izango ditu: Usurbilen egingo duten Kaleragunea itxialdia eta herriz herriko ekintzak. Gaia gurera ekarri dugu gaurtik […]

irakurri gehiago →

LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko den zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren […]

irakurri gehiago →

Turkiako Poliziak HDP alderdiko hamabi diputatu atxilotu ditu, tartean bi presidenteak. Ankara “demokraziatik urruntzen” ari dela ohartarazi dio Europako Parlamentuak Erdogani. Hala ere, komunikabide kurduen aurkako oldarraldiari eusten dio Turkiak. Salbuespen egoera horri begira jarri gara Bilgune kontari-n bildutakoen errepasoa egiterakoan Amaia Zufiarekin. Horrez gain, asteburua TTIP eta CETAren aurka egindako mobilizazioez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu […]

irakurri gehiago →

Gazteak Kalean plataformak deituta elkarretaratzea egin zuten larunbatean, Tolosako epaitegiaren aurrean, Aitor Tolosa, Unai Sukia eta Ibai Julian gazteek bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, hiru gazteen aurka 38.000 euroko isuna eta bosna urteko espetxe zigorrak daude 2015eko Inauterietan izandako gertaera bat medio. Albiste hori ekarri du, besteak beste, Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien […]

irakurri gehiago →

Azken asteotan, asko ari gara hitz egiten Frantziako lan erreformaz eta horren aurka altxatu den herri mobilizazioaz. Ipar Euskal Herriko kasuan, Jusqu’au retrait kolektiboak dihardu mobilizazio deialdi arrakastatsuak egiten, besteak beste, joan den ekainaren 14an, Miarritzeko ordainlekua blokatu zuten. Ba Frantziako lan erreformak Ipar Euskal Herrian izango lituzkeen ondorioez hitz egin du Hizpidea magazineko Jon […]

irakurri gehiago →

Frantziako lan erreforma dekretuz onartu zutenetik, kaleko protestek ez dute etenik eta kopuru nahiz intentsitate aldetik gora egin dute mobilizazioek gainera. Gai hori aipatu du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Aitzina gazte erakundeak datorren uztailaren 14rako egin duen manifestazio deialdia eta Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoaren lehen egunean euskaraz ikasteko […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Bizkaia aldera jo eta hango kontuen kronika ekarri dugu. Bilbo Hiria irratiko lagunekin bat egin dugu, eta Ane Zabala esatariak Bizkaiko albisteen kronika ekarri digu. Bilboko udalak harrera egin zion Takbar Haddi sharar ekintzaileaz nahiz LAB sindikatuak larunbaterako Bilbon deituriko mobilizazioaz hitz egin du.

irakurri gehiago →