mirari martiarena

Gaurko Irratien tartean Antxeta izan dugu. Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik “Bakean dagoena bakean utzi” ikuskizuna sortu berri dute, eta Antxeta irratian izan dira proiektuaren berri emateko.

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori dakargu gaurko agendaren tartera.

irakurri gehiago →

Ba al dakizue euskaldunok ere pasta asko jaten dugula? Pasta kontsumoa nabarmen gora egiten ari omen da, eta hori kontuan izanda, elikadura burujabetza lortzeko bidean, ezin garela euskal identitatea definitzen duten elikagaiekin bakarrik geratu uste dute zenbaitek, begirada bat bota behar zaiela gizartearen elikatzeko ohiturei. Pentsa, pastaren kontsumoa igotzea aukera bat izan daiteke gari mota […]

irakurri gehiago →

Oiartzun Kirol Elkarteak emaitza onak eskatu bazizkion Olentzerori, ikazkinak bere hitza bete du. Lehen Mailako taldeak hiru partida jokatu ditu 2017an, eta zazpi puntu eskuratu ditu. Azken hiruak, atzo eguerdian Karla Lekuona futbol zelaian. Horretaz eta Oarsoaldeko eskualdeko beste hainbat albistez hitz egin dute Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak eta Oarso-Bidasoako Hitzako zuzendari Urko Etxebestek […]

irakurri gehiago →

Amaiur – Azken Gaztelua erakusketa jarri zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak Iruñeko Kondestable Jauregian. Suberri Matelo oiartzuarra Aranzadiko kidea da eta hainbat urtez Amaiurko indusketetan aritu da lanean. Orain, berriz, Kondestableko erakusketa atontzeko taldean eta gida lanetan dabil. Arrakasta izaten ari da erakusketa hori eta aste honetan amaiera ematekoak baziren ere, badirudi beste astebetez ikusteko aukera […]

irakurri gehiago →

Bere burua definitu omen du Anari Alberdik orain arte argitaratu dituen bost diskoen bidez. Lehenengo diskoa Gasteizen egin zuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta. Zure aurrekari penalak diskoak osatzen zuen Anariren orain arteko ibilbidea, estudioko grabazioei zegokienez. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu abeslari gipuzkoarrak, rock […]

irakurri gehiago →

2016ko Oarsoarrak Euskararen Saria abenduaren 2an jasoko zuen Karlos Ibargurenek. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakaria da Ibarguren, eta Oarsoaldeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak erabaki du hark egindako lana aitortzea, osasungoa eta medikuntza alorra euskalduntzeko egin duen lanagatik. Ba Ibargurenek saria jaso berritan zituen sentipenak gurera ekartzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak harekin izandako solasaldia izan dugu entzungai […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko ikerkuntza kazetaritza lantzeko proiektu bati buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Oiartzun Azmarrin taldeak antolatuta hitzaldi solasaldia izango da gaur arratsaldean Igor Meltxorren eskutik. Kazetaritza kanaia proiektua aurkeztuko du Meltxorrek bertan, esan bezala, Euskal Herriko ikerkuntza kazetaritza lantzen duen proiektua. Ba aurkezpenaren harira, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak hitz egin du […]

irakurri gehiago →

2016ko Oarsoarrak Euskararen Saria abenduaren 2an jaso zuen Karlos Ibargurenek.Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakaria da Ibarguren, eta Oarsoaldeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak erabaki du hark egindako lana aitortzea, osasungoa eta medikuntza alorra euskalduntzeko egin duen lana, alegia. Horren eta Oarso-Bidasoa eskualdeko albiste gehiagoren berri gurera ekartzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek egindako […]

irakurri gehiago →

Gorka Urra luthier oiartzuarra ezagutu dugu gaurko elkarrizketaren tartean. Musikarekin duen harremana, soinuarekin duen obsesioa eta gitarrak eta anplifikagailuak egiteko duen moduari buruz aritu da harekin Mirari Martiarena esataria.

irakurri gehiago →