mintzola

Martxan da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira

urria 11, 2018 | 0 Komentarioak

Tomasita Quiala kubatarrak eta Araceli Arguello argentinarrak inprobisazio saioak egingo dituzte Euskal Herriko sei herri eta hiritan, hainbat bertsolarirekin batera, urriaren 9tik 14ra, Nazioarteko Inprobisatzaileen Biran. Igandera arte luzatuko den ekimen honetan, kultura ezberdinetako inprobisatzaileak elkartu eta esperientzia aberasgarriak ateratzeko asmoa dute. Nazioarteko bira honen koordinatzailearekin, Jon Agirresaroberekin, izan gara Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Kantu inprobisatuari buruzkoak entzun ditugu gaurko irratien tartean. Izan ere, Kurdistango, Sardiniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileen arteko topaketa antolatu dute gaur gauerako Uztaritzen. Lapurdi gelan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Donostia 2016ren eskutik, Europa bat-batean, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa egiten ari dira egunotan, eta orain arte egindaoaz  nahiz gaur Uztaritzen izango […]

irakurri gehiago →