memoria

Memoria historikoaren legea dela eta, kale izenen aldaketa egiten ari dira Bilbon azken aldian. Aste honetan, San Inazio auzoan aldatu dute kale baten izena. Udalean polemika eragin duen gaia da, baina EH Bildu koalizioak kale izenen aldaketarekin jarraitzeko eta eztabaida zabaltzeko eskaria egin dio udal gobernuari. Horren berri ekarriko dugu segidan irratien tartera eta aipatuko […]

irakurri gehiago →

Otsailaren 15ean, turismo arloko proiektuen berri emango dute Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan egingo duten bilera irekian, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, bihar Koldo Zuazok Euskalkiak.eus ataria aurkezteko Bakaikun emango duen hitzaldiaren berri ere eman du. Asteburu honetan, historiari eta memoriari eskainitako egitarauan, 1936ko gertaerak eta ondorengoak […]

irakurri gehiago →

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri du ez dituela aldatuko alkate frankisten kaleen izenak. Astelehenean jakin genuen berria. Gainontzeko alderdiekin kontrastatu gabe hartu du erabakia. Gogora ekarri behar da, ordea, Memoria Historikoa berreskuratzeko txostenak diola frankismoari lotutako kaleen izenak aldatu edo testuinguruan jarri behar direla. Gai horretaz hitz egin du Halabedi Bi irratiko Araba hizpide irratsaioko […]

irakurri gehiago →

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak […]

irakurri gehiago →

Lau egunetan lortu dute Pasaiako badia dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpainaren helburua Oinatzak Produkzioakeko kideek. 8.000 euro biltzea zen Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendiren apustua, eta horretarako 40 eguneko diru bilketa jarri zuten abian, baina esandakoa, 4 egunetan heldu dira aurreikusitako kopurura. Hala ere, abian da crowdfunding kanpaina abenduaren 21era arte eta dokumentalaren sortze […]

irakurri gehiago →

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aipatu du gaia astekariaren aurrerapenean. Horrez gain, heriotza errituen artean ugaritu diren ohiturez Itziar Ugartek egindako erreportajea […]

irakurri gehiago →

Sakanako garapen agentziak sustatuta, Sakanako Laborantza Foroaren lehen zita dute gaur arratsaldean Arbizun, eta hitzordu hori nabarmendu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, Otsoportilloko leizeko lau gorpuzki identifikatu dituztela azaldu du. Agendari helduta, Ihabarren Irañeta anai-arreben oroipen egunean egingo den bazkarirako txartelak salgai daudela esan du Beteluk. Amaitzeko, Altsasun izang […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar omen da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala. Hitz horiek Lisipe saiakera bildumako lehen liburuaren aurkezpenetik ekarri ditugu gurera, Oihana Etxebarrieta […]

irakurri gehiago →

Datorren azaroaren 27an Euskal Herriaren burujabetzaz egitekoa duten galdeketaren harira, Bakaikuko Gure Esku Dagok larunbatean Adosgunera joateko deita egin die herritarrei, herri galdeketako galdera adosteko. Deialdi hori ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Sakanako industriarako prestakuntzaren balorazioa ere egin du. San Migel eguna izanik, Uharte Arakilgo festetarako antolatutako egitaraua aurreratu […]

irakurri gehiago →

Nafarroako hainbat herritan egingo dute euskal estatuari buruzko galdeketa datorren urtean. Sakanako kasuan, Altsasun, Irurtzunen eta Lakuntzan izango da. Horren berri ekarri du Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Aranzadi zientzia elkarteko kideak Otsoportillon egiten ari diren indusketak eta larunbat honetan Arbizun egingo duten Oroimena ikuskizuna aipatu ditu. Agendaren atalean, […]

irakurri gehiago →