malerreka

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin: Xorroxin irratian ekaitzak eragindako kalteak; Bertiz partzuergoa; Urdazubiko harrobiaren harirako kalapita; Baztanen enpresa berri bat abian izango dela; Nafarroako Bertsolari Txapelketa; eta inauterietako ekintzak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko lagunak batu zaizkigu gaurko irratien tartera. Zehazki, Josetxo esataria batu zaigu gaur: abokatuen atxiloketak euren eremuan izan duen eragina; Baztango bertso eskolaren urtemuga; sagardo denboraldiaren hasiera eta beste hainbat kontu jorratu ditugu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu gaurko irratien tartera: Amaiurko gazteluaren berreskurapenean egindako aurrerapenez; Baztango antolaketa politiko eta administratibo bereziaz; eta Faba errege-erreginen koroatzeaz hitz egin digu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tatera, Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu eta hainbat kontu jorratu ditugu berarekin: Nafarroa Oinezen 2015eko edizioaren aurkezpena; Bortziriak. Uraren magaletik, euskararen bidean dokumentala; eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harirako kontuak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Xaloa telebistak hedatu egingo du 1997tik Baztan-Bertiz arana-Malerreka bueltan duen emisioa, eta abenduan ekingo die Iruñerrian emititzeko lehen probei. Hori posible izateko, diru bilketa kanpainan murgilduta daude orain, eta horretaz guztiaz hitz egin dugu Xaloa telbistako kudeatzaile Ioseba Igarabiderekin.

irakurri gehiago →