maider betelu

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko Maider Betelu batu da gaurko irratien tartera eta azaldu digu 1.203 mendigoizalek hartu zutela parte Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako Sakanako Ibilaldian. Horrez gain, kultura arlora jota, gogora ekarri du Sakanako I. Pop Rock Txapelketako finala jokatuko dutela larunbatean Lakuntzan. Altsasutik, berriz, Alde Zaharreko festen barruan egingo duten artisau azokaren 25. urteurrenaz, eta […]

irakurri gehiago →

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa ospatu zuten joan den larunbatean Lakuntzan, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, joan den igandean Lakuntzako kultur etxean egindako Hatortxu Rock jaialdiko aurkezpenari ere egin dio aipamena, Kultura arlora jota, nabarmendu du Etxarri-Aranazko Eneko Lazkozek parte hartuko duela Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 27a zen Josu Zabala Salegi Basajaun Debako Punta Mendata parajean hilik aurkitu zutenean. Tiro bat zuen bularrean eta pistola bat aldamenean. Autopsiaren arabera, aurreko egunean hil zuen bularrean jotako tiroak. 20. urtemugaren harira, heriotza argitzeko eskatuko dute martxoaren 25ean Etxarri Aranatz jaioterrian. Horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren biharamuna izan arren, egun seinalatuaren harira Sakanan antolatutako ekintzen errepasoa egin du Beleixe irratiko Maider Beteluk irratien tartean. Horrez gain, larunbatean egingo duten Sakanako stock azoka eta Etxarri Aranazko gaztetxearen hamargarren urtemuga ekarri ditu agenda arlotik. Amaitzeko, June Kintana disko jaurtitzailea, Espainiako txapelduna dela azaldu du.

irakurri gehiago →

Joan den urriko Altsasuko ferietan guardia zibilekin liskarra izanda auzipetu zituzten gazteetatik hiruk espetxean ajrraitzen dute eta haien prozesamendu autoa berretsi dutela nabarmendu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Horrez gain, haien alde, joan den igandean Altsasuko krosa berreskuratu zela ere azaldu du. Kirol arlotik, binakako esku pilota txapelketan jokatzen ari diren […]

irakurri gehiago →

Otsailaren 15ean, turismo arloko proiektuen berri emango dute Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan egingo duten bilera irekian, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, bihar Koldo Zuazok Euskalkiak.eus ataria aurkezteko Bakaikun emango duen hitzaldiaren berri ere eman du. Asteburu honetan, historiari eta memoriari eskainitako egitarauan, 1936ko gertaerak eta ondorengoak […]

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 31n urtea beteko da Etxarri Aranatzetik Arbizura zihoala auto batek Arbizuko gazte bat harrapatu eta hil zuela. Gidariak ihes egin zuen. Senide eta lagunek urteurrena gogoratzeko larunbaterako ekitaldia antolatu dute eta horren berri ekarri du Sakanako Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Altsasuko gazte auzipetuek gaur Iruñean eta bihar Altsasun bertan […]

irakurri gehiago →

Ekainean Altsasun, Arbizun, Irurtzunen, Lakuntzan, Olaztin, Urdiainen eta Ziordian erabakitzearen aldeko herri galdeketak egingo dituzte, eta Beleixe irratiko Maider Beteluk irratien tartean kontatu du abian direla horietarako sinadura bilketak. Kultura arlora jota, Olaztin sortu duten Ihote lan taldeaz, igandean Etxarri Aranatzen dispertsioaren aurka egingo den Zama doinuz arinduz II. elkartasun jaialdia-z, Lakuntzan ostegunean hasiko diren […]

irakurri gehiago →

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak […]

irakurri gehiago →