lurrama

Irratien tartean Miarritzera jo dugu, hain zuzen ere Lurramaren berri izan dugulako RadioKulturako lagunen eskutik. Azaroaren 8, 9 eta 10ean ospatuko baitu aurten 14. edizioa Lurramak. Laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko ekimen honen inguruan hitz egin du Bixente Eyherabidek Radio Kulturako lagunekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: Lurrama, laborantxa iraunkorraren besta, beste ikuspegi batekin jorratu dugu Bixente Eyherabiderekin… Musika: The Baboons “At ease”, The Inspector Cluzo “We the people of the soil” Iraupena : 55:06 Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

Urtez urte, Lurrama azokaren arrakasta goraka doa, marka asko hautsi dituzte aurtengo edizioko parte hartzearekin ere. 21.000 bisitari baino gehiago hurbildu baitira aurtengoan. Ba arrakasta horren balorazioa egiteko, Euskal Irratietako lagunek Iñaki Berhokoirigoin Lurramako presidente berriari egindako elkarrizketa izan dugu gurean entzungai.

irakurri gehiago →

Lurramaren hamargarren edizioa egingo dute ostiraletik igandera bitartean, Miarritzeko Irati gelan, eta sekulako egitaraua prest dutela ikusi ahal izan dugu sarean. Ba horren inguruko xehetasunak gurera ekartzeko, Patxi Thicoiperekin hitz egin dugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Ekonomia eta gizarte gaiei asteartero zabaltzen diegun txokora batu zaigu, gaur, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola. Euskal Herrian nekazaritza, abeltzaintza, arrantza zein basogintzaren sektorea nolako egoeran dagoen azaldu digu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidarten eskutik euren bueltako kontuen berri izan dugu: Lurrama eta Xilabaren balorazioa; gai sozialak; eta larunbatean egingo den autodeterminazioari buruzko foroaren kontuak ekarri dizkigu Bidartek.

irakurri gehiago →