libre

Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri galdeketa sustatzen ari den taldeak […]

irakurri gehiago →

Gaur iluntzerako plan proposamen bat ekarri dugu Zebrabidera, izan ere, gaueko hamarretatik aurrera, Bergarako bertsolari txapelketa izango da bertako gaztetxean. Honako bertsolariak lehiatuko dira: Jon Patxi Aiastui, Jon Altuna Oxan, Enaitz Alustiza, Unai Aranabal, Iñigo Arzelus, Gari Lopez de Muniain eta Eñaut Uriarte. Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo arituko da. Bergarako Kopla Barik bertso […]

irakurri gehiago →

Azaroak 25. eguna du gaur, azken ostirala da, beraz. Gogoan baduzue, irailean hileko azken ostiraletako tarte berria estreinatu genuen. Irratiak irratia izenez bataiatu genuena eta esan genizuen hilero hilero, Arrosa sareko irrati bateko lagunek beste irrati batekoei elkarrizketa egingo dietela, eta geure sarean elkar ezagutzeaz gain, irratiak eurak ezagutarazteko helburua dugula. Irailean, Antxeta irratiko Aitziber […]

irakurri gehiago →

Gorputzen arteko kontaktuan oinarritzen den dantza modalitatea da kontakt delakoa. Hori guraso eta haurren artera ekarri eta jolasteko aukera ematen duena, berriz, kontakt kids izango litzateke. Ba horren berri izan dugu gaurko Zebrabidean amaieran, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Ibon Osari egindako elkarrizketaren bidez.

irakurri gehiago →

Hezkidetzaren eta hezkuntza ez formalaren bueltakoak ekarri ditugu gaurko saioaren amaierara, komiki tira bati tiraka. Izan ere, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Eñaut Aiartzaguena marrazkilariarekin hitz egin dute, hark Irribarrez izenpean eginiko Doraemon marrazki bizidunen tirari buruz. Bertan, Nafarroako haurrek ETB3 telebista katea ikusteko aukerarik ez izateari eta marrazki bizidunek hezkidetzaren ikuspuntutik dituzten hutsuneei erreparatu […]

irakurri gehiago →

Bilbon sortu berri den Repentino Records musika zigiluaren berri izan behar dugu gaurko sormenaren tartean. Inprobisazioa, musika askea, sortzen hasi aurretik lotu gabekoa du oinarri zigilu horrek. Xehetasunak, ordea, Ibon Rodriguez musika kolaboratzailaren eskutik ekarri ditugu, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk hitz egin baitu berarekin.

irakurri gehiago →

Erain Debagoiena taldeak antolatuta, datorren ekainaren 5ean independentziari buruzko galdeketa egingo dute Debagoienako herriek. Egun horren aurretik motorrak berotzeko, Bergaran bideo berezi bat grabatzen dihardute. Larunbat honetan lip dub erraldoia egingo dute, eta herritarrei dei egin die parte har dezaten. Horretaz hitz egin dute Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Erain Debagoienako Maialen Madariagarekin.

irakurri gehiago →

Ohiko irrati estudiotik irten eta Zarautza joateko aitzakiari helduta, Zarauzko Arraio irrati librearen hamargarren urtemugari begira jarri gara gaurko saio bereziaren hasieran. Irratiaren hamarkadako ibilbideaz eta aurrera begira dituzten erronkez hitz egin dugu bertako kide Ganix eta Izotzekin.

irakurri gehiago →

Bergarako Pentekoste jaietarako Xaxau konpartsa herrikoiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. Bihar hasiko dira festak, eta zirikatzaile lanetan diharduen konpartsa horrek hamarkada bat beteko du laster. Bideberri inguruan, gune alternatibo izateko sortu zuten, eta hamar urteko ibilbidean Bergarako hamaika elkarte eta mugimenduren bilgune izatea lortu du. Aurtengo jaietarako zer prestatu duten eta aurrera begira […]

irakurri gehiago →

Ohikoa omen da pedagogia hitza, automatikoki, hezkuntza programatuarekin erlazionatzea. Eta lotura hori eginda, badirudi eskola orduz kanpoko jardueretan pedagogiak ez duela lekurik. Baina Mikel Egibarrek, adibidez, eskola kirolean pedagogiari lekua egin  beharko litzaiokeela uste du. Hala plazaratu du idatziz Guraso.eus atarian, eta Bergarako Txapa irrati libreko lagunei esandakoak, berriz, gaurko irratien tartera ekarri ditugu.

irakurri gehiago →