lehiaketa

Saharar Errepublika Arabiar Demokatrikoaren lagunen elkarteko Amagoia Murua eta Rakel Calvo izan ditugu gaurkoan estudioetan. “Saharaz Blai” deituriko bide lehiaketa baten berri eman digute. Euskal Herriko eta kanpamentuetako gazteei zuzendutako egitasmoa da, eta uraren inguruan hausnartzeko bide ematen duena. Info guztia www.saharazblai.org webgunean  

irakurri gehiago →

Nafarroako Gobernuaren, Baztango Udalaren, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren eta espezializatutako enpresa baten arteko baterako lanari esker, 2014ko uholdeek kaltetutako Elizondoko Bake Epaitegiko eta Erregistro Zibileko artxiboak berreskuratu dituzte. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Julen Zelaietak gurera. Horrez gain, Bortzirietako euskara mankomunitateak doako euskalduntzerako egindako beka deialdiaz eta Baztandarren Biltzarrerako kartel lehiaketaz hitz egin du.

irakurri gehiago →

Emakumeek oholtza gainean duten presentzia sustatzeko helburua duen maketa lehiaketa antolatu dute Hatortxu Rock jaialdiko kideek. Lilaketa izena jarri diote, oholtza gaineko genero desoreka iraultzeko helburua duen lehiaketari. Hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki dute, eta horren berri eman die Aitor Agirrezabal antolatzaileak Xorroxin irratiko lagunei.

irakurri gehiago →

Ituren eta zubietako inauterietan animalia hilak erakusteak eragindako polemikan, iritzia eman dute bi herrietako udalek eta inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute. Ospakizunen antolaketan parte hartzen ez badute ere, euren eskumenen barruan animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. […]

irakurri gehiago →

Europako LIFE LIMA proiektuak aurreikusten du 100 tona itsasoko zabor biltzea hurrengo hiru urteetan Bizkaiko golkoko, Gipuzkoako eta Lapurdiko uretan. 1,2 milioi euro inbertitu ditu Europar Batasunak itsasoko zaborra modu adimendunean biltzeko eta kudeatzeko tokiko agintarientzako dinamika horretan. Proiektuaz Maider Iantzik Gaur8 astekarirako idatzi duen aurreratu du Xabier Izagak gurean. Horrez gain, Imaz bertsolariak duela […]

irakurri gehiago →

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Gazteluma literatur sorkuntzarako lehiaketa antolatu du bederatzigarrenez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez azpiko adina izanez gero. Bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa hori, eta horren inguruan hitz egin du Antxeta irratiko esatari […]

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaurkoan. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izanik, Beldur barik lehiaketak dituen helburuez hitz egin digu. Horrez gain, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren aldeko bideberriak.eus atariaz ere aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak Irudimena sormen lehiaketaren 5. edizioa antolatu dute, 2015eko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean, aurtengo kasuan, dantzaren inguruan. Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu beharko du eta, soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea, euskarazko testu bat idaztea edo irudi berri bat egitea. Datorren astelehenean […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin orduko egin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu, eta bi astez behin bezalaxe, Tolosa aldera begira jarri gara, hango kontuen berri emateko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu. Asteburuan izan dituzten ekitaldien inguruko informazioa ekarri digu gaurkoan. Batetik, Tolosako 47. Abesbatzen Lehiaketaz hitz egin digu, eta, bestetik, Tolosa goxua azoka berezia nabarmendu digu.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, lau astez behin bezalaxe, Saioa Iraola izan dugu bidelagun, eta honako gaiak jorratu ditugu harekin: Begoña Zabalak Gara egunkarirako idatzitako artikulua; Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboak eta Gaztezulo aldizkariak elkarlanean abian jarritako mikromatxismoak bistaratzeko lehiaketa; eta Gure genealogia feministak […]

irakurri gehiago →