kultura

Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko  zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen auzia publiko egitea, biktimarekiko errespetua […]

irakurri gehiago →

Piperpolis: Uso Pop jaialdia, kantari mendia 2010etik

maiatza 22, 2019 | 0 Komentarioak

Gauekoan Piperpolistarrak Lizarrietara egin dugu salto. Asteburu honetan Uso pop jaialdiaren 10 edizioa ospatuko da, eta honekin deskantsua hartuko du jaialdiak, ez orde elkarteak. Konturatu orduko bi zifretara iritsi da jaialdia eta osasuntsu eta indartsu badago hausnarketarako tartea irekiko dute. Ala ere asteburu honetan izango da zer gozatu Sara eta Bera artean kokatuta dagoen Lizarrieta […]

irakurri gehiago →

Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak lagundu nahian dabiltza baina honek […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Asla taldearen musika ezagutzen

maiatza 6, 2019 | 0 Komentarioak

Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten ibilbidea. Saioaren bukaera Fant jaialdia […]

irakurri gehiago →

Bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du Iñaki Larrayoz, Larra Bideak deiturikoa. Zazpi abestiko diskoa osatu du, Frantzian eginiko egonaldi baten sortutako kantuak dira, nahiz eta gaztetatik musika ibilia den. 2018 udaberrian Berako Atala estudioan grabatu zuen lana, Iñigo Irazokirekin, analogikoan. Berak grabatu ditu instrumentu guztiak, Argibel Eubak lagun du baterian. Kontatu digun moduan, ibili […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota Komunikazioaren laguntzarekin. Ikuspegi eta helburu […]

irakurri gehiago →

Ibon RG gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Duela bi hilabete bere lehen bakarkako lana argitaratu du, ahotsa eta pianoa lagun dituela. Lan bikoitza da, eta disko bakoitza zortzi abestiz osatuta dago biniloan argitaratua eta ahotsak eta grabazioak berak ezberdinak dira. Lan berezia eta pertsonala dugu. Melodia eta hitza da kantuen bizkarrezurra. Hitzak sortzen sufritu duela […]

irakurri gehiago →

Ibon RG gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Duela bi hilabete bere lehen bakarkako lana argitaratu du, ahotsa eta pianoa lagun dituela. Lan bikoitza da, eta disko bakoitza zortzi abestiz osatuta dago biniloan argitaratua eta ahotsak eta grabazioak berak ezberdinak dira. Lan berezia eta pertsonala dugu. Melodia eta hitza da kantuen bizkarrezurra. Hitzak sortzen sufritu duela […]

irakurri gehiago →

PIPERPOLIS: Badator Loraldia jaialdia sentikariz blai

otsaila 27, 2019 | 0 Komentarioak

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu.  22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri eta erabateko estreinaldiak eskainiko ditu. […]

irakurri gehiago →

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu […]

irakurri gehiago →