korrika

Azken txanpan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean saltoka ibiliko da 20. Korrikako lekukoa. Arabara Gorbeialdetik sartu da goizeko laurak aldera. Araba utzita, Hego Uribek hartu du lekukoa. Handik Durangaldera bidean harrapatu dugu gaurkoan Korrika, orduan hitz egin baitugu Ainhoa Villaverde Arrosa sareko koordinatzailearekin.

irakurri gehiago →

KORRIKA: 8. eguneko Kronika

apirila 7, 2017 | 0 Komentarioak

Korrika aurrera doa eta dagoeneko 8. eguna bete du. Kilometro gutxi batzuk kenduta, Bizkaian eman du egun osoa. Bart Uribe Kostan eman zion hasiera egunari eta goizeko 5ak aldera Ezkerraldeara abiatu da. Gaua izan arren, jende ugarik hartu du parte Sestao, Barakaldo eta Portugalete inguruan. Gainera, bidea bengalen laguntzaz argiztatu dute une askotan. Plentzian, Gabi […]

irakurri gehiago →

Arratsaldeko bostak jotzerako sartu da 20. Korrika Bilbon, eta lau ordu eta erdiz ibili da auzoetan eta erdialdean zehar. Normalean Arrosako Ainhoa Villaverederekin egiten dugu bat Korrikako berri gurera ekartzeko, baina gaur korrespontsala aldatu dugu. 17:40 aldera Gure Esku Dagoren izenean lekukoa hartzeko aukera izan baitu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak eta zain zegoela […]

irakurri gehiago →

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa ospatu zuten joan den larunbatean Lakuntzan, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, joan den igandean Lakuntzako kultur etxean egindako Hatortxu Rock jaialdiko aurkezpenari ere egin dio aipamena, Kultura arlora jota, nabarmendu du Etxarri-Aranazko Eneko Lazkozek parte hartuko duela Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 7. eguneko Kronika

apirila 5, 2017 | 0 Komentarioak

Atzo Donostian ibilbidearen erdia gainditu ostean, Usurbilen zegoela zazpigarren egunean sartu da Korrika eta gauean zehar Gipuzkoako hainbat herri zeharkatu ditu, besteak beste, Orio, Zarautz, Getari, Zumaia Azpeitia edota Elgoibar. Azken hontan, Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen 90 urteko aitak eraman du lekukoa 1439. kilometroan, seme hilberriarn omenez. Horrez gain, txaranga batek lekukoa eraman du […]

irakurri gehiago →

Hegazti gripe kasuak agertu dira Akitaniako departamentuko hainbat herrietan, eta ahate hazkuntza guneak hustera behartuta daudela azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gure irratien tartean. Horrez gain, 20. Korrikak Ipar Euskal Herrian izandako presentzia eta Euskal Irratiek horretaz egindako jarraipena errepasatu ditu. Aurrera begira jarrita, berriz, larunbatean ETAren armagabetzerako Baionan prestatu duten egitarauaz eta […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 6. eguna

apirila 4, 2017 | 0 Komentarioak

Korrikako seigarren eguna Nafarroan abiatu da. Auza, Eltzaburu, Jauntsarats…Azken honetan, Esan Erran irratiko lagunek ongietorria egin diote gaueko ordu batak terdiak aldera. Orokietan, zendutako Aitziber Sarasola, AEK-ko Nafarroako arduraduna izandakoa omendu dute eta bere irudia eskegi dute furgonetan. Baina hori ez da izan gauak eman digun une hunkigarri bakarra. Izan ere, Betelun, geldiune txiki bat […]

irakurri gehiago →

Tolosa aldetik sartu da gaur goizean Korrika Gipuzkoan. Goizaren zati handi bat Oarsoaldean igarota, sartu-irtena egin du Korrikak Lapurdin, muga zeharkatu eta Hendaia bisitatzeko. Itzuleran, euskalgintzako eta instituzioetako hainbat ordezkarik elkarrekin hartu dute lekukoa Santiago zubian. Itzuleran, aurtengo Korrikako kilometro esanguratsuenetako bat ikusteko aukera izan da Santiago zubikoa, hain justu. Hondarribitik Lezorako bidea egiten ari […]

irakurri gehiago →

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 5. eguneko Kronika

apirila 3, 2017 | 0 Komentarioak

Saratik Senperera doan bidean eman dio Korrikak hasiera bostgarren egunari. Hainbat herri zeharkatu ditu gauean zehar, besteak beste, Ezpeleta, Itsasu edo Kanbo. Laurak aldera, Hazparnera heldu da eta bertan Radiokultura irratiko lagunek lekukoa eraman dute. Gaupasa egingo ote zuten gure lagunek!? Hazparneko eta Azpeitiko udalek, gainera, kilometro bat egin dute elkarrekin. Izan ere, senidetutako herriak […]

irakurri gehiago →