kontsumoa

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Martxoaren 8an emakumeok* planto

otsaila 6, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko mugimendu feminista nazioarteko emakumeon* plantora batu da. Martxoaren 8an goizeko eta arratsaldeko plantoak izango dira lau esparrutan: lana, hezkuntza, kontsumoa eta zaintza. Tertulian aritu gara gaurkoan Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin, planto honek izango duen eragina eta garrantziari buruz.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketaren harira Parisen egiten ari diren COP21 bilerari heldu eta itsas mailaren gorakadak izan dezakeen eraginaz hitz egin digu. Euskararen bueltako garaipenen bilduma ere egin dute, zehazki, udaletako aktak euskaraz bidaltzeko auzian izandako lorpenari tiraka. Amaitzeko, gabonetan kontsumismoak izaten […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Kontsumo ohituren jabe

martxoa 18, 2014 | 0 Komentarioak

Kontsumo kontzientea egitearen garrantzia azpimarratu dugu saio honetako artikulu baten bidez. Bai elikadura, bai arropak, gailuak… ditugun beharrak baliabide propioz asetu eta munduarekiko, inguruarekiko zein pertsonekiko errespetuz jokatu nahian. Bestalde, 0-1 urteko haurrek dituzten elikadura beharrak ere kontatu dizkigute DELIKATUZ ttiklik.com-eko saioan. Albisteen errepasoan 100 ipuin ekimena izan dugu hizpide, baita emakumeen jabekuntzaren inguruko solasaldia ere. […]

irakurri gehiago →