konponbide

Aieteko jauregian larunbatean egindako agerraldian, Foro Sozialeko kideek nabarmendu zuten lanean jarraituko dutela “gatazkaren ondorio guztiak” konpontzeko. Armagabetzeak aukera berriak sortzeko lagungarri izan behar duela esan zuten 70 ordezkari inguruk, eta eragileen artean zeuden Bilgune Feministako kideak ere. Ba larunbateko agerraldi horri eta beste zenbait gairi erreparatu diegu Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan, Idoia Arraizarekin.

irakurri gehiago →

Gizarte zibileko hamarnaka lagunek agerraldia egin dute gaur Baionan, Bakearen artisauekin batera eta beraiek ere bakearen artisauak direla jakinarazi dute. Gainera, batzeko deia egin diete “bake zuzen eta iraunkorraren arrangura” dutenei. Apirilaren 8an Baionan elkartuko dira, joan den astetik dugu data hori buruan, ETA ordurako armagabetuta dagoela jakinarazi baitzuen Txetx Etxeberrik ostiralean. Larunbatean, berriz, armagabetze […]

irakurri gehiago →

Tortura salatu asmoz, aurreko astean, tortuaren aurkako egunaren bezperan, Ertzaintzaren komisaldegi atarietan Sortuk egindako elkarretaratzeek sekulako polemika biztu dute. Lakuako Gobernuak gogor kritikatu ditu mobilizazioak eta Sorturi Ertzaintzaren izen ona zikindu nahi izatea leporatu dio. Geroztik, egunez egun, batzuk eta besteak hor ibili dira nor bere tesia publikoki defendatzeko argudioak ematen. Horri guztiari begira jarri […]

irakurri gehiago →

Duela bost urte, 2011ko urriaren 20an iragarri zuen ETA erakundeak jardun armatuaren behin betiko su etena. Egun batzuk lehenago Aieten egindako nazioarteko bake konferentziatik ateratako adierazpenari modu positiboan erantzun zion hala. Hamarkada erdia igarota, orduan ikusten ziren aukeretan egindako aurrerabidea baloratzeko aukera ona iruditu zaigu, baita egin beharrekoak proposatzeko ere. Ariketa hori egiteko, Ikoitz Arrese […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon euskal preso politikoaren egoera bereziki larria dela nabarmendu eta salaketarako aurreikusita dauden ekintzen berri eman digu. Amnesty International erakundeak larunbatean egingo duen batzar nagusian landuko den idatzi bat ere nabarmendu digu, Giza eskubideak eta bakea […]

irakurri gehiago →

90 lagun inguru Iruñeko Katakraken, Emagin elkarteak antolatutako Hau ez da gure bakea eskola feministan. Helburua: Euskal Herriko gatazka politiko-armatuaren irakurketa feminista egitea. Galderetako bat: Bake prozesua burura eramanda, emakumeok hilko, bortxatuko, mespretxatuko ote gaituzte oraindik ere, euskal gizarte normalizatuan? Horrela laburbildu du Danele Sarriugartek Argia astekarian joan den urtarrilaren 17an Iruñeko Katakraken izan zen […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: euskal gatazkaren konponbidearen bueltan abian diren hausnarketa saioak; komertzio ganberaren inguruko eztabaida; hegazti gripeak hainbat etxaldetan eragindako eragozpenak; eta Baionako Zizpa gaztetxearen irekiera.

irakurri gehiago →

“Kataluniako ETAko buruzagiak ezin atxiloturik, Espainiako Gobernuak Euskal Herrikoekin konformatu behar izan du, alehungarren aldiz erakundea buru gabe utzita”. Angel Errok gaurko Berria egunkarirako idatzitako hitzak dira, askok esan dute gauza jakina dela atxiloketen data ongi kalkulatuta egoten dela, etekin politikoa ateratzeko. Atzo iritsi zen Nazioarteko Harremanetarako Taldea Euskal Herrira, horren bezperan izan ziren atxiloketak. […]

irakurri gehiago →

Mikel Albisu eta Marixol Iparragirrek, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bozeramaileetako bik, ekainaren 11n Parisko Asanblada Nazionalean ospatu zen Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioan parte hartzeko eskaera egin zuten, baina epaile frantsesek bertaratzeko baimena ukatu zieten. Argia astekariak aukera izan du haiek elkarrizketatzeko, Sustrai Colina kazetariak egin du hori galdetegi bidez, eta elkarrizketak planteatzen dituen […]

irakurri gehiago →

Gauzei erreparatzeko modua aldatuz gero, gauzak eurak aldatu daitezkeela uste duenik bada. Baita alferrik kexatu ordez energia konponbidean jarri behar dela dioenik ere. Horri tiraka, Kexarik gabeko mugimendua proiektua jarri dute abian Gausartu zentrokoek, eta gaiaren inguruan hitz egin dugu bertako kide Juanjo Lertxundirekin.

irakurri gehiago →