kondena

Euskal Elkargoko Batzorde Eragilearen lehenengo bilkura egin zuten atzo Baionan lehendakariorde eta kontseilari ordezkariek. Eskumenak eta ardurak zehaztu zituzten bertan, eta zentro-eskuineko kideak dira nagusi. Nabarmenduen artean, Beñat Arrabit izango dela hizkuntza politikaren buru. Albiste horri eta beste eta beste zenbait konturi begira jarri gara g irratien tartean, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Europako Batasuneko Kontseiluaren erabaki batek zehazten du, Batasuneko kide diren estatuek gainontzeko estatu kideetan ezarritako zigorrak kontuan hartu beharko lituzketela. Hala, irizpidea aplikatuz gero, hainbat euskal presori Espainiako Estatuan ezarritako zigorrak murriztu beharko litzaizkieke, beste estatu kide batzuetan bete dituztenak aintzat hartuta. Euskal preso politikoen etxeratzearen alde lanean diharduen Sare dinamikako kideek jakinarazi dutenez, zazpi […]

irakurri gehiago →

BIDEGORRITIK – Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

urtarrila 14, 2016 | 0 Komentarioak

Ashraf Fayadh heriotzera kondenatu dute Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu 97 irratian. Bere poemak euskarara ekarri dituen Ignazio Aiestaran poeta elkarrizketatu dugu Iruñean. Katakrak eta Garoa liburudendetan irakurraldiak egingo dira, eta gure irrati emankizunean ere bere poemak eta Palestinako beste poema batzuk irakurri ditugu. Elkartasun […]

irakurri gehiago →