komunikazio

Netflix-ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela. Erabakiak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Duela astebete, Kristina Zoritak idatzi zuen hori Pantaila handian blogean. Era askotako polemikak sortu dira zinemaldi horretan, eta horietako bat hausnarketarako baliatu […]

irakurri gehiago →

Basaurin sortu zen emakumeen lehen jabekuntza eskola, 2003an. Egitasmoak andreen formazioa eta parte hartze soziopolitikoa bultzatzea du helburu, eta ehunka herritarrek parte hartzen dute urtero. Aitzindaria da Basauriko eskola, baina Euskal Herri osoan jarri dira halakoak martxan geroztik. Duten balioaz hausnartu dugu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

La casa de papel telesaila audientzia liderra izan zen atzo Espainian, %25,1eko ikusle kuotarekin. Badirudi, beraz, Itziar Ituño aktorearen eta telesail horren aurka zenbait eremutan egin zuten jazarpenak ez duela eraginik izan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %17,8ko kuota izan zuela estreinaldiak azaldu du Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, astelehenean amaitu zen kate bereko […]

irakurri gehiago →

“Emakume esploratzailea?”, “gonadun bidaiaria?”. “Hobeto daude etxean, haurrak zaintzen eta gure alkandorak lixatzen!”. Testu hori zeraman nonbait, 1893ko uztailean argitaratutako Punch aldizkari britainiarrean agertutako karikatura batek. Gaur egun, salagarria izango litzateke halako umorea egitea. Baina jarrera baztertzaile horrek eraginda edo, gutako askok ez dugu emakume bidaiarien erreferentziarik, ezta? Ba emakumezko bidaiariez eta horiei eman beharreko […]

irakurri gehiago →

Indarkeria matxistaren presentzia etengabea da gure gizartean eta horren adierazlerik muturrekoena dira emakumeen hilketak. Badirudi, ordea, administrazio publikoek ez dauzkatela erakusteko erailketa matxisten datuak. Horri aurre egiteko, Feminicidio.net atariak eta Mugarik Gabek ikerketa mardula egin dute. Feminizidioa 2010-2015 du izena eta Hego Euskal Herriko 33 erailketen erradiografia xehatua jaso dute bertan. Ikerketa mardularen ardatz nagusiak […]

irakurri gehiago →

Martxoak 15. eguna du gaur, beraz, astebete igaro da martxoaren 8tik, Emakumeen Nazioarteko Egunetik. Denok hartu dugu ahotan emakumeen eskubideak bermatu beharra, genero diskriminazioa ezabatu eta parekidetasuna eraiki beharra. Hedabideak ere inoiz baino moreago eta femeninoago ikusi ahal izan ditugu. Baina orain zer? Martxoaren 8a igaro da, eta zer gertatzen da? Horri erreparatu diogu Kalaka […]

irakurri gehiago →

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak joan den urtarrilean aurkeztu zuen ikus-entzunezkoen sektorearen liburu zuria, Kataluniako Parlamentak egindako enkarguari erantzunez. Horri buruz hitz egin dugu gaurko komunikazioaren tartean, Gorka Salcesek ekarri baitu gaia gurera.

irakurri gehiago →

ETBko euskarazko katean amaitu diren programak eta aurki hasiko direnak ekarri ditu Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartera. Bide batez, ETB1 eta ETB2 kateek martxotik aurrera goi bereizmenean emitituko dutela azaldu du. Horrez gain, Halabedi irratiko Halabideo taldekoen Halabeditarrak proiektu berriaz ere hitz egin du. Amaitzeko, telesail proposamen gisa HBOn eskaintzen hasi diren Big little […]

irakurri gehiago →

Kontrolatzen gaituen bikotekideaz, asko maite ditugun arren denbora kentzen diguten seme-alabez, lantokitik lehen eginda iritsi eta beti zain dauden etxeko lanez, garena onartu ordez izan beharko genukeenarekin bonbardatzen gaituzten iragarkiez… zenbat loturatatik askatu nahi edo behar ote dugu emakumeok? Horretaz kontzientzia hartzea izan daiteke lehen urratsa, eta hori sustatzeko Loturez askatu lelopean poltsak ekoiztu dituzte […]

irakurri gehiago →

Telebista ikusteko modua aldatu dela argi dago. Eta asko hitz egiten da ikus-entzuleko ditugun ohitura berriei buruz. Telebista ikusi eta aldi berean sare sozialetan jarduten garela aipatzen da, ikusten dugun hori Twitterren partekatzen dugula, adibidez. Baina uste eta esanez harago, datuek zer diote? Telebistako pantailaz gain beste pantaila batzuei ere jartzen al diegu arreta aldi […]

irakurri gehiago →