kolaboratzaile

Derribos Arias post-punk mugimenduan sortutako musika taldea izan zen. 1980ko hamarkadan sortu zuten, movida madrileña izenez ezagutzen den kultura mugimenduaren barnean. Soinu gordina eskaintzen zuten, kaotikoa eta une batzuetan melodikoa ere izan zitekeena. Post-punkaren, punkaren eta psicodeliaren eragina zuten Derribos Ariasen abestiek, eta zentzurik gabeko umorera ere jotzen zuten hitzetan. Talde horri buruzkoak ekarri dituzte […]

irakurri gehiago →

Rock doinuak ekarri ditu gaurkoan Beñardo Goietxe musika kolaboratzaileak sormenaren tartera. Kaliforniako The Molochs taldearen musika proposatu du, besteak beste, 60ko hamarkadako rock estiloa jorratzen duen taldearena. Horrez gain, Kim Salmon eta Ty Segallen abestiak ere izan ditugu entzungai. Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Goietxerekin.

irakurri gehiago →

Aste gutxian trap queen ezaguna bihurtu omen da Tania Chanel abesalri gaztea. Lelo indartsuko abestiak egiten ditu, eta diruaz, kaleaz zein emakume independenteez idazten ditu kanten hitzak. Ba artista hori ezagutzeko aukera izan dugu gaurko saioan, zehazki, Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Chaneli buruz Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin.

irakurri gehiago →

Ostegun arratsaldeetan artistei, sormenari, arte adierazpide hainbati begira jartzeko aukera aprobetxatzen dugu. Kolaboratzaile talde ederra dugu horretarako, eta poliki-poliki joango gara kurtso honetan ere denei tartea egiten. Gaurkoan, Gasteizko Halabedi irratiarekin bat egin dugu, Jon Aranburu esatariak Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearekin hitz egin baitu. Gaurkoan, Americana estiloko hiru musikari ekarri dizkigu Goietxek.

irakurri gehiago →

The Fall taldearen musika ekarri digu Ibon Rodriguezek

maiatza 12, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan musika kontuak ekarri dizkigute Jon Aranburu Halabediko esatariak eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak sormenaren tartera. Mark Smith buru duen The Fall rock talde ingelesaz hitz egin behar digute, post-punk mugimenduaren baitan kokatzen den estiloa, beraz. Taldea 1977an sortu zuten eta melodiatik gutxi duen soinua egiten dute, teklatuen eta gitarraren erabilera baliatuz.

irakurri gehiago →

Violet Gibson, Mussoliniri tiro egin zion emakumea

apirila 21, 2016 | 0 Komentarioak

Goiz zoragarri batean izan omen zen. 1926ko apirilaren 7an, Benito Mussolinik hitzaldi bat eskaini behar zuen Erromako Campidoglio plazan eta jendetza zegoen haren inguruan bilduta. Alkandora beltz ugari eta altxatako beso asko. Jendearen artean, buruzagi faszistagandik bost metro baino gutxiagora zegoen Violet Gilbson 62 urteko emakumea, Mussoliniri tiro egin zion arren, historia klaseetan gure artera […]

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuei begira jartzen gara, eta gaur ere halaxe egin dugu. Musikari buruzkoak ekarri ditugu gurera, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk eta Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik. Gaurkoan, arima beltzeko musikari zurien abestiak proposatu dizkigu. Julie Roadsen abesti bat, zein Luther Dickinsonen Bang Bang Lulu eta Paul Bartschen Meridian kantak proposatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Geure irrati mundutxoko kontuei errepartu diegu gaurko saio amaieran. Izan ere, Arrosako partaide den Xorroxin Irratiak 35 urte beteko ditu bihar. Ospatzeko, bihar goizeko hamaiketatik aurrera hainbat kontu izango dituzte, eta jakin horien berri jakiteko, Xorroxin irratiko Nerea Alzurirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Garai bateko tabako fabriken produkzio moduen aldaketak bultzatuta, gaur egungo Nazioarteko Kultur Zentroaren bilakaera ikertzen duten hamabi kapituloko seriea da Mañana Goodbye deituriko erakusketa. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta, nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan? Tabakalera galdera horien eta beste hainbaten ikur omen da, eta eraikineko espazio txiki […]

irakurri gehiago →

Horma bikoitzei esker sortutako joan-etorri berriak

urtarrila 14, 2016 | 0 Komentarioak

Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean ikusgai dagoen Maide Lopez artistaren Tokialdatu erakusketak bikoiztu egiten ditu aretoko paretak. Horma berriek berriz pentsatzeko aukera ematen diote leku horri, ohiko erabilera dinamikak hautsiz eta aretoa beste modu batean ikusteko aukera emanez. Aldi berean, oztopo horrek beste ikuspegi eta ibilbide batzuk ere ekartzen ditu, ohikoak ez diren joan-etorriak sortuz. Horren […]

irakurri gehiago →