kobazulo

Zarautzera jo dugu, izan ere, Putzuzulon kolektibo berri bat sortu dute: Kobazulo. Kontzertuak antolatzen hasiko dira bertan, lehenengoa otsailaren 22rako antolatu dute. Arraio irratian izan dira kolektiboko kideak proiektu honen berri emateko. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Jon Garmendia Txuria-ri Herri bihurtu zaidan deserrian ikuskizunaren harira egindako elkarrizketaz; Argedasen XIX. mende erdialdetik frankismora arte koboazuloetan bizi izan zirenen istorioaz; txinpanzeen eta bonoboen arteko alderatzeaz; zein Ikusmira atalera ekarri duten AEBen eta Kubaren arteko futbol partidaz aritu zaigu Etxeberria.

irakurri gehiago →

Geure arbasoei edo aurrekariei begira jarri gara gaurko saioan. Gu orain garenaren aurretik egon diren zibilizazioen arrastoari segika ibiltzen direlako zenbait, Azpeitiko Antxieta Arkeologia Taldeko kideak, esaterako, eta azken hilabeteotan zenbait aurkikuntza esanguratsu egin dituztelako. Aurkikuntza horiez, duten balioaz zein Antxietakoen lan egiteko moduaz gehiago jakiteko Jabier Maizi elkarrizketa egin diogu.

irakurri gehiago →