kirol

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol […]

irakurri gehiago →

Behobia-Donostia lasterketa egin nahi duela eta entrenatzen hasi behar duela esan zion Itxaro Mendizabalek 7 urteko alabari. Eta haren erantzunak kezkatu zuen: “Ama, zuk ez duzu kirolik behar, ez daukazu grasa nik bezala”. Mendizabal saiatu zen azaltzen kirola ondo egoteko egiten dela, hezurrak, gorputza eta burua ondo egoteko, ez dela grasa kentzeko bakarrik. Horretaz idatzi […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 11n bete ziren sei urte Fukushimako zentral nuklearraren hondamendia gertatu zenetik. Istripu haren ondorioek oraindik irauten duten arren, agintariek hedatu nahi dute kutsadura nuklearra garbitu denaren mitoa. Horretaz idatzi du Jose Angel Oriak Gaur8 astekarirako, eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Horrez gain, etxebizitza alokairuaren inguruan eta beharrei erantzuteko Lekeition abian […]

irakurri gehiago →

Herenegun jakin genuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi duela Kataluniako 2017ko erreferendumerako erabakia. Bide penala martxan jar dezakeela ohartarazi du, prozesu subiranista bideratzen duten politikarien kontra. Katalanek argi dute diseinatutako bide orriari eutsiko diotela, hala ere. Berri horri eta beste zenbaiti betaurreko kritikoekin erreparatzeko, Mikel Elorza batu da gurera.

irakurri gehiago →

Albaolako San Joan baleontziaren erreplikako lanak egiteko, Burgosko Quintanar de la Sierran artisauki egindako bikea eta alkitrana ekartzeko lanak aurrera doaz. Burgostik Pasai Sanpedrorako bidea behiek eta idiek tiratutako hiru gurdirekin egiten ari dira eta joan den asteburuan Sakanatik pasatu zirela azaldu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Horrez gain, hainbat fusilaturi […]

irakurri gehiago →

Kurtsoko lehen zeharkaldian, Tolosaldeko berri ekarri dugu irratien tartera eta kirol zein kultura kontuak aipatu dizkigu Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosek. Tolosan egindako III. Waterline jaialdiaz eta VII. Boleibol txapelketaz hitz egin du kirolen sailean. Kulturara jota, berriz, Tolosaldeko Harituz bertso eskolako Unai Mendizabal zizurkildarrak Zarauzko Lizardi bertso sariketan txapela lortu duela nabarmendu du Terradillosek.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko beste hainbat eremutako antzera, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lehen indarra izan da Elkarrekin Ahal Dugu Sakanan ere. Emaitzen errepasoa egin du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Kontu politikoekin segituta, larunbat honetan Etxarri Aranatzen Enneco Haritzak egingo duen lehen batzar orokorra ospatuko dutela aurreratu du. Altsasura jota, bertako udalak bosgarren edukiontzia jartzeari […]

irakurri gehiago →

Joan den igandeko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzari egin diote erreferentzia aste honetako Argia-ren azalean. Estitxu Eizagirre zuzendariak analisi horretako puntu nagusiak aipatu ditu aurrerapeean. Horrez gain, Idinthakaraiko (India) andreak zentral nuklearren aurka egiten ari diren borrokaz Pello Zubiriak Net Hurbil atalean jasotakoak aipatu ditu. Amaitzeko, kirolak behar bereziak dituzten herritarrak integratzeko izan dezakeen funtzioaz Jon Tornerren […]

irakurri gehiago →

Pello Ulazia mutrikuarra hamar urtes arduratu da etxeaz eta hiru seme-alabez, etxetik kanpo enplegurik izan gabe. Bizipen horiek Isilean erakusketan jaso eta gizarteratu ditu orain, eta hori nabarmendu du Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrek Bilgune kontari-ren aurrerapenean. Horrez gain, kirol kazetaritzan emakumeek bigarren mailako lekua dutela eta goi mailako sukaldaritzan ere itzalean daudela azaldu […]

irakurri gehiago →

Bi ostegunez behin, Sakanako berri ekartzen dugu Zebrabideko irratien tartera, eta gaur ere horretarako batu da Beleixe irratiko esatari Maider Betelu gurera. Hasteko, joan den igandean Floren Nazabal aizkolariari egindako omenaldia aipatu du. Kirol kontu gehiago ere ekarri ditu, datorren asteburuan hainbat zita baitituzte Sakanako herrietan. Gizarte gaien arloan, Sakanako Mankomunitateak aniztasunaren, berdintasunaren nahiz errespetuaren […]

irakurri gehiago →