kalaka

Uda hurbildu ahala, auzo eta herrietako jaiak ere badatoz. Jaien testuinguruan, areagotu egiten dira indarkeria matxistaren aurka eta harreman parekideak bermatzeko egiten diren kanpaina komunikatiboak. Baina zein mezu bildatzen dizkigute? Nori zuzenduak? Eta nola? Eraginkorrak al dira? Galdera hauen inguruan hausnartu dugu, besteak beste, Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Bati baino gehiagori buruhausteak sortzen dizkion gai bati buruz hausnartu dugu Kalakako Ilazki Gainzarekin. Sare sozialetan nerabeek dituzten harremanez hausnartu dugu, eta hauek parekideak izateko egin daitezkeen lanketez, hain zuzen ere.

irakurri gehiago →

Nola antolatu era egokian komunikatzeko?

otsaila 5, 2019 | 0 Komentarioak

Komunikazioari buruz aritzeko tarte bat hartu ohi dugu hilabetero Kalaka-ko Ilazki Gainzarekin. Gaurkoan, ongi komunikatzeko antolaketa egokiaren garrantziaz hausnartu dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Zein perfiletakoak dira gure erreferenteak? Zein behar dago emakumeek egindako ekarpenak eta egoerak ikustarazteko? Erreferenteak izateak emakumeen ahalduntzea bultzatuko du? Galdera hauen eta beste hainbaten inguruan hausnartu dugu Kalakako Ilazki Gainzarekin, eta aipatu digunez, hilabeteotan kaleratuko dute “Emariak” izeneko liburua, 12 emakumeren bizi eta ekarpenak bildu eta lehen lerrora ekarri asmoz.

irakurri gehiago →

Zer da komunikazio ez bortitza? Zergatik komunikatzen gara horrela? Nola landu dezakegu? Galdera horietaz eta beste hainbatetaz hausnartu dugu Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

Uda badator, eta udarekin batera oporretako denbora librea haur eta gazteentzat. Haur askok udan urtean zehar baino denbora gehiago pasatzen dute telefono eta tableten aurrean, eta interneten seguru nabigatzearen kontuak buruhauste bat baino gehiago sortzen diru. Kalakako kide den Ilazki Gainza 9-10 urteko haurrei sare sozial eta interneten segurtasunez nabigatzeko formakuntza saioak ematen aritu da, […]

irakurri gehiago →

Emakume ekintzaileei inguruan hausnartu dugu gaurkoan Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Zein oztopo aurkitzen dituzte emakume ekintzaileek? Zer da beirazko sabaia? Nola uzartu emakumeon gain geratzen diren zaintza lanekin? Nola izan ekintzaile ikuspuntu feminista batetik? Galdera hauen inguruan hausnartu dugu, esan bezala, Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

Hilabetero izango da gurean Kalakako kide den Ilazki Gainza. Komunikazioaz arituko gara harekin. Gaurkoan, azaroaren 25eko testuingurua baliatuz, indarkeria matxistari aurre egiteko komunikazioak duen garrantziaz aritu gara Ilazkirekin. Hedabideek gaiari ematen dioten lanketa, erasotu eta erasotzaileei ematen zaien trataera, eta gai honi dagokionean komunikazioan ikus daitezkeen hutsuneen inguruan hausnartu dugu.  

irakurri gehiago →

Basaurin sortu zen emakumeen lehen jabekuntza eskola, 2003an. Egitasmoak andreen formazioa eta parte hartze soziopolitikoa bultzatzea du helburu, eta ehunka herritarrek parte hartzen dute urtero. Aitzindaria da Basauriko eskola, baina Euskal Herri osoan jarri dira halakoak martxan geroztik. Duten balioaz hausnartu dugu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzarekin.

irakurri gehiago →

“Emakume esploratzailea?”, “gonadun bidaiaria?”. “Hobeto daude etxean, haurrak zaintzen eta gure alkandorak lixatzen!”. Testu hori zeraman nonbait, 1893ko uztailean argitaratutako Punch aldizkari britainiarrean agertutako karikatura batek. Gaur egun, salagarria izango litzateke halako umorea egitea. Baina jarrera baztertzaile horrek eraginda edo, gutako askok ez dugu emakume bidaiarien erreferentziarik, ezta? Ba emakumezko bidaiariez eta horiei eman beharreko […]

irakurri gehiago →