jon aranburu

Osteguneroko sormenaren tartea berezi samar geratu zaigu gaurkoan. Halabediko Jon Aranburu normalean kolaboratzaileei galdezka aritzen bada ere, gaur musika proposamenekin etorri da. Eta ezustean harrapatu du Nekane Zinkunegi esataria, ustez, haren gustukoak diren hiru kantu proposatu baititu Aranburuk.

irakurri gehiago →

Robert Capa argazkilariri buruz hitz egin du Irantzu Pastorrek gaurko sormenaren tartean. Hobeto esanda, Robert Capa izenaren atzeko argazkilariez: Endre Ernő Friedmannez eta Gerda Taroz. Historiak Taro emakumea ikusezin bihurtu zuen. Eta Caparen argazki ezagunena izandako milizianoaren erretratua, Friedmannena zelakoan ezagun egindakoa, izatez, Tarok egina dela iradoki du Pastorrek.

irakurri gehiago →

23 urte soilik zan arren, flamenkoaren mundua iraultzen ari da Rosalia cantaora. Bartzelonan jaio zen eta 16 urte zituela maitemindu zen flamenkoarekin. Orain gutxi kaleratu du Los Ángeles izeneko lehen lana. Rhiannon Giddensek ere aurten kaleratu du Freedom Highway izeneko diskoa, zenbaiten arabera, dardarazlea dena. Laura Marling ere musikari gaztea da, 26 urte ditu, baina […]

irakurri gehiago →

Lehen proiektuetatik hasita, gorputza baliatu izan du beti Marina Abramovićek publikoarengan ohiko moldeetatik haragoko erreakzioak lortzeko. Hala egin zuen bikotekide sentimental eta artistiko izan zuen Uwe Laysiepen Ulay artista alemaniarrarekin ere. Hamar urtean furgoneta batean elkarrekin bizi ostean, harremana uztea erabaki zuen artista bikoteak 1988an, performance batekin. Ba bikoteak egindakoei erreparatu badiete ere, Abramovićen beraren […]

irakurri gehiago →

Derribos Arias post-punk mugimenduan sortutako musika taldea izan zen. 1980ko hamarkadan sortu zuten, movida madrileña izenez ezagutzen den kultura mugimenduaren barnean. Soinu gordina eskaintzen zuten, kaotikoa eta une batzuetan melodikoa ere izan zitekeena. Post-punkaren, punkaren eta psicodeliaren eragina zuten Derribos Ariasen abestiek, eta zentzurik gabeko umorera ere jotzen zuten hitzetan. Talde horri buruzkoak ekarri dituzte […]

irakurri gehiago →

Josef Koudelka Txekoslovakian jaio zen, Moravian, 1938an. 12 urte zituela sortu zitzaion argazkilaritzarekiko interesa, aitaren laguna zen okin baten argazki zaletasuna medio. Koudelkak egin zituen lehen argazkiak familia ingurukoak izan ziren. 18 urte bete zituenean, Pragara joan zen ingeniaritza aeronautikoa ikastera eta ikasketa garaian ezagutu zuten Jiri Jenicek argazkilaria. Hark animatuta egin zuen lehen erakusketa […]

irakurri gehiago →

Rock doinuak ekarri ditu gaurkoan Beñardo Goietxe musika kolaboratzaileak sormenaren tartera. Kaliforniako The Molochs taldearen musika proposatu du, besteak beste, 60ko hamarkadako rock estiloa jorratzen duen taldearena. Horrez gain, Kim Salmon eta Ty Segallen abestiak ere izan ditugu entzungai. Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Goietxerekin.

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste, aipatu genizuen Ibon Rodriguez gure musika kolaboratzaileak Laboaren belarria izeneko solasaldia eskaini izan duela han eta hemen. Horren bidez, artistaren obran sakontzen du, musikarekin zuen harremana aztertuta jaso zituen eraginetatik eta berak sortu dituen eraginetara. Saio horietan ez da Laboaren musikarik entzuten, baina bai bere unibertsoa azal dezaketen doinuak. Unibertso hori gurera […]

irakurri gehiago →

Ozeano Atlantikoko ibilbide komertzial handiak zabaldu zirenez geroztik, tabakoa, kafea, azukrea eta kakaoa bezalako merkantziek leku handia hartu dute gure gizarteetan. Produktu horien konkistak, giza gorputza bizkortzeko eta bizigarrien olgetarako erabileratik, aisialdi-gune berriak eratzeko aukera ere ekarri du. Ba Donostiako Tabakalerako Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia egitasmoaren bidez, gai horiek eta beste zenbait plazaratzen ari dira. […]

irakurri gehiago →

Nork ez du ezagutzen Gernika? Pablo Picassoren margolan famatua, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotu zuena, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. Aurten beteko du, beraz, 80. urtemuga. Zenbaitek adiskidetzearen sinbolo gisa baliatu badu ere, Picassok Gernikan eragindako sarraskia irudikatu zuen margolan hartan, modu oso gordinean. Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk […]

irakurri gehiago →