jakoba errekondo

Ostiralero bezala gaurkoan ere aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Amagoia Mujikaren eskutik. Faroe uharteetako egoera berezia, Iker Galartza aktorearen !Gure Zirkua” proiektua, bihar bertan aurkeztuko baita Amezketan, Errealeko belar-hokey jokalari den Patricia Marañari elkarrizketa eta Jakoba Errekondori elkarrizketa izan ditugu hizpide gaurko aurrerapenean.

irakurri gehiago →

Datorren asteartean izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Orlandon izandako eraso homofoboan 50 lagun hil izanak gaia mahai gainera ekarri badu ere, eguneroko eraso homofoboei ez zaie arretarik jartzen. Gai horri erreparatu diote Gaur8 astekarikoek biharko alean, eta Amagoia Mujika arduradunak nabarmendu du hori aurrerapenean. Horrez gain, Xabier Izagak Gasteizko Sukubo guneaz […]

irakurri gehiago →

Bazirudien baratzearen sekretu guztiak deskubritu zizkigula Jakoba Errekondok Bizi baratzea liburu arrakastatsuan. Lantzen dugun lurrarekiko ikuskera aldatzeko balio izango zion zenbaitik, beste askori jakinmina eta grina piztuko zien. Orain, zaleak eta irakurleak zain badaude, Argiaren bidez bigarren lana kalean izango dute: Bizi baratzea, altza porru deitutako komiki-liburua. Horretaz hitz egiteko Jakoba Errekondo bera gonbidatu dugu […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Gaurkoan, Gipuzkoan eraiki asmo duten Zubietako erraustegiaren inguruko erreportaje mamitsua aletu digu. Pello Zubiriak idatzi du, igande honetan hainbat herritatik Zubietara egingo diren martxen harira. Horrez gain, Jakoba Errekondoren hitzaldiei ere erreparatu die, martxoan 100 hitzaldiko kopurura helduko baita.

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin; gaurkoan, Larrun hilabetekariko kontuak ere ekarri dizkigu. Miren Etxezarreta ekonomian doktoreari egindako elkarrizketaz; Larrunen euskalgintzaz hausnartzeko Lorea Agirre, Kike Amonarriz, Miren Amuriza eta Koldo Izagirrerekin egindako mahai inguruaz; eta Jakoba Errekondoren azken liburuaz aritu gara berarekin.

irakurri gehiago →