izan media

Urtarrilaren 17 eta 18an Gasteizen HalaBedik antolatu dituen Izan Media tailerren nondik norakoak ezagutu ditugu, Hala Bediko Imanol Aranburu Artanoren eskutik. Izan ere, beste urte batez, sare sozialak eta prensa, bideogintza, kartelgintza eta irratigintza tailerrak antolatu dituzte, herri mugimenduarekin ahalduntze komunikatiboan sakontzeko, besteak beste. Izena emateko, egin klik hemen.

irakurri gehiago →

Komunikabideek mugitzen dute mundua. Zerbaiten parte izan nahi duenak, beraz, komunikatzeko beharra dauka. Noski, hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean ari direnek egiten dutenaren berri behar bezala ematea ezinbestekoa da. Hori da, hain zuzen ere, Gasteizko Halabedi irratiko lagunek antolatutako Izan media herri komunikazio tailerren helburua. Lehen saioa […]

irakurri gehiago →

Datorren larunbatean hasita, herri komunikaziorako tailerrak antolatu dituzte Hala Bedi Irratiko lagunek. Halaxe diote: “Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu. Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako komunikazioaren inguruko tailer […]

irakurri gehiago →