Iruñea

Iruñeko Alde Zaharrera jo dugu Maravillas gaztetxeko kideek borrokan jarraitzen baitute, eta oraindik ez baita konponbiderik aurkitu. Azken egunetan, gainera, protesta ugari egin dituzte Maravillas  Gaztetxeko kideek, tartean, larunbatean egindako manifestazio eta berrokupazioa. Atzoko egunak ere, albiste ilunak ekarri zituen, eta horren guztiaren inguruan hitz egin dugu Maravillas Gaztetxeko kide den Leirerekin.  

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, asteazkenero ohi dugun bezala, Estitxu Eizagirrerekin. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa, turismo eredua eta bularreko anai arrebez aritu gara gaurkoan, bestek beste.

irakurri gehiago →

ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

maiatza 30, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu […]

irakurri gehiago →

Alternatiben herria ekainaren 2an burutuko da Iruñean. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria dela irudikatuko da bertan, eta hamaika proposamen txiki zein handiren erakusleihoa izango da. Ekimen honi buruz aritu gara Lur Albizu Etxetxipiarekin.

irakurri gehiago →

Azken asteotan jazotako gertakarien errepaso kritikoa egin dugu gaurkoan Maite Sabalzaren eskutik. Iruñean izandako mobilizazio arrakastatsuak izan ditugu hizpide lehenik eta behin, San Ferminetako talde bortxaketaren epaiaren eta Altsasuko auziaren aurrean eginiko mobilizazioak. Bi kasuek antzeko elementuak dituztela azpimarratu digu, eta herriak mobilizatzeko duen indarra goraipatu. ETA erakundearen ziklo amaierari buruz aritu zaigu, ondoren, eta […]

irakurri gehiago →

Amurrio, Donibane Lohitzune eta Iruñea artean,Txapelketa nagusiko finalerdietako bigarren itzuliko bertsoak adituz ibiliko gara batetik bertzera.

irakurri gehiago →

KORRIKA: Amaiera eguneko Kronika

apirila 10, 2017 | 0 Komentarioak

Korrika20 amaitu zen atzo eta oraindik ere haren oihartzunak entzun ditzakegu barren barrenean. Emozioz betetako 11 egun hauetan, Euskal Herriko bazter guztietako milaka eta milaka pertsona martxan jarri dira euskararen alde korrika eginez. Hamaika egun, 2257 km eta anekdotak nonahi. Gauean, Arabatik Sakanara egin zuen salto Korrikak, metroz- metro Iruñerriara hurbilduz. Arrosako Zebra Huartetik abiatu […]

irakurri gehiago →

ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso […]

irakurri gehiago →

Lerinetik Lodosara bidean harrapatu dugu Korrika, hango giroaren berri jasotzeko dietu baitiogu Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzaileari. Atxo Otxandion abiatu zenetik, Korrikako furgonetan doa Villaverde eta ibilbideko berri emango du Arrosa sareko irratietan, Iruñera iritsi bitartean. Gaurkoan, bart gaueko pasadiezoez, Lizarran topatu duten jendetzaz, Artaxoan lekukoa hartu duen 90 urteko emakumeaz eta ekaitzak zapuzten ez dituen […]

irakurri gehiago →

Korrika badatooor, Arrosa badoaaa!

martxoa 29, 2017 | 0 Komentarioak

Irrika, poza, alaitasuna, urduritasuna…hamaika dira Korrikak barren barrenean sortzen dizkigun emozio eta sentimenduak. Bi urtetik behin, milaka lagunek Euskal Herriko kaleak eta errepideak euskararen aldeko aldarrikapenez betetzen dituzte. Zenbat alditan entzungo genuen azken egunotan “Korrika badator!” oihua bizilagun, lankide, kuadrila artean…? Badira antolakuntza lanetan parte hartzen dutenak, tokian tokiko jai bereziak antolatzen dituztenak, kilometroa erosten […]

irakurri gehiago →