irun

BERTSOINKA-Bastida eta Irungo finalaurretako saioak

azaroa 23, 2017 | 0 Komentarioak

Bertsolari txapelketa nagusiko,Bastidako eta Irungo saioetako bertsoak, aste honetako Bertsoinkan

irakurri gehiago →

POTTO: Irunen eta Maulen jokatutako finalaurrekoak

azaroa 8, 2017 | 0 Komentarioak

Aste honetan be POTO saioaren grabazioa izan dugu; Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak aurreko astean izandako saio bikoitzak aletu dituzte, bi finalaurrekoak (Irunen, asteazkenarekin; eta Maulen, zapatuan, jokatutakoak). Maialen Lujanbioren kartzeleko maisulana eta beste bertso hautatu batzuk dira entzungai + notiziak + agenda-proposamena + Durangoko finalaurrekorako sarreren zozketan irabazle izandako Endika ere elkarrizketatu dugu. Biba […]

irakurri gehiago →

Dantza kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Irungo Pauso-K dantza akademia Europako dantza lehiaketaren finaletara sailkatu da. Irailaren 9an eta 10ean Parisen aurkeztuko dituzten koreografiak San Juan plazan eskainiko dituzte gaur arratsaldean, Irungo Udalak 18:00etan egingo dien harrera ofizialaren ondoren. Horrez gain, Irunen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburu honetan. Udal Musika Kontserbatorioak […]

irakurri gehiago →

Siriako errefuxiatu bati laguntza emateagatik ezaguna egin zen Irungo Adiskidetuak elkartea, nahiz eta atzetik urte askotako bidea duen etorkinei laguntza juridikoa eskaintzen. Egunero-egunero pasatzen dira bertatik Euskal Herrira etorri berriak laguntza bila. Idoia Ikardo da elkarteko abokatuetako bat eta Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek harekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Gizarte hezkuntza ikasi ondoren, Mikel Cerezo Bizkaitarrak, nerabeekin hezitzaile eta droga konsumo prebentzioan oinarritu du bere lana. Gaur egun Madrilen bizi da eta « Orain Oriepsi » elkartekidea da. Drogaren inguruan diren mitoak eta paradoxak kontatzen dizkigu Mikelek … Musika : Arizona Dream B.O.

irakurri gehiago →

Gaur bete ditu bi hamarkada Jaizkibel konpainia parekideak Hondarribiko alardean desfilatzen. Festetan eskubide berdinekin parte hartzeko aldarriak 20 urte bete dituen arren, oraindik gatazka eremua da Hondarribikoa, sarri Irungoarekin ere alderatzen dena. Zaila den arren, patxadaz begiratu eta aztertzeko ahalegina egin dugu, eta Farapi elkarteko Araitz Rodriguezekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Azken asteotan, Gasteizen, Irunen eta Ibarran, besteak beste, festetan gertatutako eraso matxisten salaketen berri izan dugu. Berezitasun bat izan dute eraso horiek, burundanga edo antzeko substantzien eraginpean eraso egin baitiete hainbat emakumeri. Substantziek izan ditzaketen eraginen berri izate aldera, Antxeta irratiko lagunek Ai Laket elkarteko kide Uniairi egindako elkarrizketa ekarri dugu gaurkoan gurera.

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Kabigorri 16-5-5

ekaina 14, 2016 | 0 Komentarioak

Bertzeak bertze, Irungo Kabigorri atenekoan, joan den maiatzaren 5ean egindako bertsoak entzungai, aste honetako Bertsoinka saioan.

irakurri gehiago →

Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Oier Gil Irungo artistak Territoires Mobiles proiektuaren barnean lanean aritu da Hendaian. Bere lanak, arte soziala eta gogoetatsu gisa aurkezten ditu Gilek eta botere menderatzaileak hainbat eremutan eragiten dituen desorekak zalantzan jartzea da haren helburua. Radiokulturako lagunek egindako elkarrizketan, haren ibilbide interesgarriaz, dituen konpromisoez eta abarrez hitz egin du.

irakurri gehiago →