irratien tartea

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean, Antxeta irratiaren eskutik. Durangoko azokaren 53. edizioan aurki ditzakegun Ipar Euskal Herriko ekoizpenez eginiko erreportajea ekarri dugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Euskaraldiaren balorazioa, Ernaizu kooperatibari eta Imozko Udalari emandako sariak, Menditarrak-BRT errugbi taldearen 40 urteurrena eta anda eremuko feminismoaren inguruko jardunaldiak izan ditugu hizpide Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus

irakurri gehiago →

Arabara jo dugu irratien tartean, Hala Bedi irratiko Jonen eskutik. Horma ikusezinak ikus-entzunezkoa, Komunoi herriko ezabaketak, Memoria Gara ekimena, Arkeogaztek aurkeztutako protokoloa, herri denda eta Birjabetze kolektiboaren sorrera izan ditugu hizide.

irakurri gehiago →

IPK elkarteak ostiral hontan abiatzen den Olentzero Rock festibalaren 8. edizioaren berri izan dugu. Festibala, Hendaiako gaztelu zahar frontoian iragaiten ari da (ostiralean hasi eta iganderarte iraunen du). Kontzertuak, tailerrak eta animazioak biltzen ditu. Ekimen honek helburu sozial bat ere badu, festibalean sartzeko jostailu berri bat eramatea beharrezkoa da, eta ondoren, Hendaian beharretan diren haurrendako […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu, Gure Irratiaren eskutik. Biarritzen izango den G7 gailurraren aurka antolaturiko taldea, Ziburuko alkateak etxe bat pribatu bati saldu izanaren ondorioz oposizioak eginiko salaketa eta Kanboko Hirigintza planak sortutako zalaparta izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Bilbora jo dugu irratien tartean, Bilbo Hiria irratiaren eskutik. Itunpeko eskoletako irakasleen lan uzteak, eta Bizkaibus eta Bilbaobuseko lan gatazkak izan ditugu hizpide, alde batetik. Bestetik, Bilboko Udalak egingo duen terrazen berrantolaketaz ere aritu gara. Gabonak ate joka ditugun honetan egiten dituzten makro espektakuluez ere hitz egin dugu (argiak, ekitaldiak….). Azkenik, Bilbo Hiriak aurkeztu berri […]

irakurri gehiago →

Sakanara jo dugu irratien tartean, Beleixe irratiaren eskutik. Sakanako plan estrategikoaren balorazioa, Sakanako energia-kudeaketarako adimendun tresnaren aurkezpena, indarkeria matxistaren aurkako eguna, munduko arrozak ekimena, bikaintasun sariak eta kirol kontuak izan ditugu hizpide Maider Betelurekin. Argazkia: guaixe.eus

irakurri gehiago →

Tolosaldera jo dugu Irratien tartea, Ataria irratiaren eskutik. Asteburuan izandako hiru omenaldiren berri eman digu Iñigo Terradillosek, eta baita egunotan izaten ari den, eta abenduaren 2ra arte luzatuko den Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren berri. Argazkia: Tolosaldeko ataria

irakurri gehiago →

100 musikarik zuzenean Niko Etxart-en Euskal Rock and roll kantua eskeiniko dute larunbat hontan Lauga gelan Esker 1000 egitasmoaren baitan. Euskal Irratiak eta Musikaren Bulegoak bultzaturik euskal rockaren omenez 100 musikari bilduko dituzte asteburu honetan Niko Etxart-en inguruan. Ondoren Esne Beltza taldeko  Xabi Solano, Gatibu taldeko Alex Sardui, Akelarre taldean aritutako Watson eta Lopetegi, Urtz […]

irakurri gehiago →

Bilbora jo dugu irratietan tartean. Artea izan dugu hizpide Patxi Gaztelumendirekin, izan ere, Bilboko Arte Ederretako bi erakusketaz aritu gara. Alde batetik, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketaren inguruan aritu gara, eta baita “68aren ostean” erakusketaz. Azkenik, Garik kaleratu berri duen “Beste denbora batean” lanaren berri eman digu Gaztelumendik.

irakurri gehiago →