irratia

EGUN ERO KANTUZ – Itziar Olague Barberena

22 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Gaurkoan, Lizasoko (Ultzama) Itziar Olague Barberena gaztea izan dugu gure estudioan. Iruñean magisteritza ikasketak egin bitartean, kontserbatorioan biola ikasketak ere egin ditu Olaguek.

irakurri gehiago →

Idatzi “Testikuzzi”hitza zure internet nabigatzailean eta ezagutu ezazu gure bizitza betirako aldatuko duen sorkuntza teknologiko miragarria. Datorren Durangoko azokan aurrekuntza ikaragarri hau erosteko aukera edukitzea da oraintxe bertan gure bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra.

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

Bergara aldera joan gara Zibergarak martxan jarri duen proiektu baten berri izateko. Bergarako sticker-ak edo “mokolol” deituriko egitasmoaz aritu dira Txapa irratiko kideak Zibergarako Mikel Azkaraterekin.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bidelapurrak taldea gaurko elkarrizketan

19 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri ziren etortzekoak gaurko programara, baina azkenean telefonoz egin behar izan dugu elkarrizketa. Lehenengokoa musikaren mafiak bahituta eta bestea Londresera azken orduko bidaia eginda (diskografikarekin papeleoa), ez dira agertu Hala Beditik. Haiek ikusteko aukera bihar Helldoradon gaueko 22:00tan, bitartean, entzun 3Kortxeako nobedadeak, berriak eta gomendiak.

irakurri gehiago →

Hegazti gripeak sekulako iskanbila sortu eta ahate hazleak asaldatu baditu ere, Gabadi, Domintxaine eta Barkoxeko kabalak ez dituztela hilko azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulian izandako emaitzak aipatu ditu. Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren aurkako euro aginduen inguruko ebazpenaz azken berriak […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

2 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →

Urtero legez, aurten “Euskal Herrian bada zer entzun” jardunaldiak antolatu ditugu ere. VI.edizio hau, martxoaren 18an Baionan burutuko da eta egun osoko egitaraua prestatu dugu horretarako.  Goizeko 10.00etan tailerrak egongo dira AEKn: “Irratien funtzioa problematika sozialetan”; Eider Olazar, Maite Ubiria eta Arantxa Idiederren eskutik, eta “Sare sozialen erabilera gure irratsaioen hedapen maila handitzeko”, Lander Arbelaitzen […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aitziber Zapirainekin berriki Argia saria jaso duen Amapola Morea magazinaz aritu gara. – Miren Tirapuk hiru pertsonai ezberdin jokatzen ditu Atte hil Aurretik antzezlanan. – Juan Kruz Igerabidek idazle eta poetak bere azken sorkuntzak aipatzen dizkigu. Musika : Eutsi « Beldur barik », Mijail Oletxenko «Chopin – Waltz 64-2 », eta […]

irakurri gehiago →

Euskal Elkargoaren Batzorde Exekutiboaren kide izango diren 15 lehendakariordeak aukeratu zituzten, joan den larunbatean, erakundearen Kontseilua osatzen duten hautetsiek Baionan egindako bilkuran eta osatuta geratu zen Batzorde Iraunkorra ere. Horren berri ekarri du Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, LABen hauteskunde sindikaletako emaitzak ere ekarri ditu. Kanbora jota, urrea ustiatzeko dagoen egitasmoari […]

irakurri gehiago →