irrati

Maiatzaren 21ean, igande honetan, ospatuko dute aurtengo Musikazuzenean Jaialdia Akustikoa Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean. Musikari askok hartuko dute parte bertan, eta bertaratu ezin dutenentzat izango da irrati bidez jarraitzeko aukera ere. Aurrerapena egiteko, ordea, antolaketan buru-belarri ari den Musikazuzenean Koldo Otamendirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol […]

irakurri gehiago →

Duela dozena bat urte hasita, Antxeta irratiaren alde, Bidasoan euskaraz asteburua egiten dute Urruñan. Bakalau eta Berttoli elkarteek antolatzen dute, eta Urruñako Xaia ostatuan izaten da. Ba aurtengo antolatutako egitarauaren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Antxeta irratiko Koldo Nausiak hitz egin baitu Beñat Elizondo antolatzailearekin.

irakurri gehiago →

Arrosa sareko kide den KKinzona irratikoek Urretxu-Zumarragatik Legazpira iritsi direla bai ospatu nahi dute. Hori, eta 10 urte bete dituztela, noski. Eta ospakizunetarako egitarau potentea antolatu dute, zehazki, biharko. Horren aurrerapena egiteko asmoz, Aritz Ormazabalekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Agenda kontuei heldu diegu gaurko saio amaieran. Izan ere, Jalgi dantza taldeak bost urte egin dituela ospatzeko, helduen dantzari eguna antolatu dute igande honetarako Zarautzen. Horren harira, Jalgiko Lierni Atxukarrorekin eta Miren Garaterekin hitz egin dute Zarauzko Arraio irratiko lagunek.

irakurri gehiago →

Igane honetan, Hatsaren Poesia egunaren hemeretzigarren edizioa ospatuko dute Senpereko Amotze auzoko Larraldean. Poesia zaleak bilduko dituen festa izango da, euskarazko olerkizaleak. Horren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Antxeta irratiko Maia Muruagak Hatsa elkarteko Auxtin Zamorarekin hitz egin baitu igandeko zitaz.

irakurri gehiago →

Joan den asteburuan, ETA erakundearen armagabetzeari buruzko Bake Foroa egin zuten Miarritzen. Horrek eragindako ondorioei heldu die Irulegiko Irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartea. Horrez gain, euskal presoen harirako zenbait deialdi eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako gora-beherak aipatu ditu. Gizarte arlora jota, Atharratzen etorkin familiei egindako harreraz eta mobilizazio sozialez aritu da. Amaitzeko, agendako zenbait zita […]

irakurri gehiago →

12.370 herritarrek eman zuten botoa Tolosaldeko 28 herrietan atzo antolatutako galdeketan, deitutakoen %31,37k. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko kide izan? galderari 11.894 lagunek baiezkoarekin erantzun diote eta 273k ezezkoarekin. Ba Tolosaldeko galdeketak utzitako emaitzaren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Ataria irratiko Iñigo Terradillosek egin baitu datuen eta herritarren sentipenen bilduma. Tolosaldeaz gain, […]

irakurri gehiago →

Musikaren munduari beti estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkeztu du bakarkako lehen lana: Zuei. Alaitz Telletxearekin batera izandako ibilbide oparoa duela 20 bat urte utzi zuen atzera, eta oraingo lanean bakarrik baina ongi lagunduta aritu da. Larunbatean eskainiko du aurkezpen kontzertua Oiartzunen, eta horren harira, Oiartzun irratiko lagunek egin dioten elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →