irakurketa

Euskal Herriko koordinadora feministak, Basakeria heteropatriarkalaren aurka, feminismoa zorroztu lelopean, deialdia egin du martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko egunerako. XXI. mendean basakeria horrek hamaika aurpegi dituela eta horren aurrean feminismoa ezaugarritzeko ahalegina egin dutela azaldu du Bilgune Feministako Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, martxoaren 25ean Azpeitian egingo duten ekonomia feministako fororako deialdia eta […]

irakurri gehiago →

Astelehenero batzen zaigu Euskal Herriko Bilgune Feministako kideren bat Zebrabidera. Normalean, Bilgune Kontari-n bildutakoen errepasoa egiten dugu eurekin, baina joan den astean alerik kaleratu ez zutenez, beste gai batzuk landu ditugu Iraolarekin. Zehazki, Emakumeen Mundu Martxak atzorako, Langileen Nazioarteko Egunerako, kaleratutako irakurketaz aritu gara. Baita Bizkako adinekoen egoitzetako langileek azken egunotan egin duten lanuzteaz ere.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan. Hasteko, martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko egunaren harira Bilgune Feministak kaleratu duen irakurketa aletu digu. Bilbo eta Bartzelona lotu zituen Correscales dinamikaren garrantzia ere nabarmendu du, bereziki, emakumeen prekarietatea ere kontuan hartu zutelako bertan. Leire […]

irakurri gehiago →

90 lagun inguru Iruñeko Katakraken, Emagin elkarteak antolatutako Hau ez da gure bakea eskola feministan. Helburua: Euskal Herriko gatazka politiko-armatuaren irakurketa feminista egitea. Galderetako bat: Bake prozesua burura eramanda, emakumeok hilko, bortxatuko, mespretxatuko ote gaituzte oraindik ere, euskal gizarte normalizatuan? Horrela laburbildu du Danele Sarriugartek Argia astekarian joan den urtarrilaren 17an Iruñeko Katakraken izan zen […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko gatazkaren irakurketa feministaz hitz egitea, zaintzaz, gorputzaz, botere harremanez, esparru publiko eta pribatuaz, identitateaz, pribilegioaz, hegemoniaz eta subalternitateaz hitz egitea omen da. Hala hasten da Zuriñe Rodriguez ikerlariaren Gatazka, normalizazioa eta feminismoa Jakineko artikulua. Ba horretaz guztiaz hitz egiteko tartea ere izango da Hau ez da gure bakea, Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa […]

irakurri gehiago →

Elkarrizketaren tartean, Xorroxin irratiko lagunen berri ekarri dugu gurera. Izan ere, hilabetean behin Miren Olaetxea Goiener energia kooperatibako kidearekin energia trantsizioaz eta burujabetzaz aritzen dira. Oraingoan, etxeetako faktura elektrikoak irakurtzen erakutsi die, baita etxean energia eta dirua aurrezten ere, eta lagungarri izan daitekeelakoan, gurera ekarri ditugu kontu horiek.

irakurri gehiago →
no image

Garoako Imanol Agirre, eta “irakurketa diagonala”

abendua 19, 2014 | 0 Komentarioak

Ostiralero literaturari zabaltzen diogun tartetxora Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu zaigu gaur, eta liburu dendariek liburuak osorik irakurri beharrik gabe gomendioak eskaintzeko baliatzen duten trukoaz aritu zaigu: irakurketa diagonalaz. Mekanismo hori baliatuz, Pasazaite argitaletxeko Hamar liburua  aholkatu digu.

irakurri gehiago →
no image

Irakurketa ez sexistarako gidaz, Izaskun Egiguren

abendua 15, 2014 | 0 Komentarioak

Susaeta argitaletxeak “neskentzako” eta “mutilentzako” ipuinekin sortu duen zalapartaren haritik, bestelako alternatibei egin diegu lekua gurean. Izan ere, Azpeitiko Emakumeen Txokoak eta Udal liburutegiak elkarlanean, haur eta gazteentzako Irakurketa ez sexistarako gida plazaratu dute. Horren inguruan hitz egin digu, gaurko saioan, Azpeitiko Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egigurenek.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolaren ahotik jaso dugu azken Bilgune Kontari landu dituzten gai nabarmenen berri, Zebrabidean: abortu legearen erreforma bertan behera geratu izanaren inguruko irakurketa, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen tortura salaketak izan ditugu hizpide. Horrez gain, urriaren 10etik 12ra bitartean Donostian izango den Emakumeen Mundu Martxaren Europako […]

irakurri gehiago →