iñigo aranbarri

Igandean hasi eta maiatzaren 26an amaituko dira aurtengo Azkoitiko Matadeiko antzerki jardunaldiak. Zortzigarren aldi honetarako lau obra euskara hutsean eskaintzea erabaki dute, Londresko konpainia bat gonbidatzea, eta haurrentzako txotxongilo saio bat prestatzea ere bai. Xehetasunen berri izateko, antolaketan buru-belarri dabilen Iñigo Aranbarri aktorea gonbidatu dugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezalaxe, euskal antzerkiaren inguruko kontuak landu ditugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kolaboratzaile Itziar Eliasekin. Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldeak atzo Azkoitiko Matadeiko antzerki jardunaldietan eskainitako Abarka Short mikorantzerki emanaldiaz hitz egin digu. Bide batez, Matadeiko jardunaldietako aurtengo egitarauan azken emanaldia izan zenez atzokoa, jardunaldi horien inguruko balorazioa ere egin du Eliasek.

irakurri gehiago →

Etzi abiatuko dira Azkoitiko Matadeiko VI Antzerki Jardunaldixek. Bederatzi emanaldiz osatutako egitarau oparoa prestatu dute otsailaren 15ean hasi eta ekainaren 7ra bitartean. Mimo handiz eta jendeak antzerkiaz gozatzeko gertuko aukera izan dezan antolatu dituzten jardunaldion inguruan, Iñigo Aranbarri aktorearekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Literaturaren tartean barneratu gara, denboraldi berrian lehen aldiz, eta 111 Akademiako Amaia Goikoetxearekin hitz egin dugu: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen eta Iñigo Aranbarriren Apirila liburuez azalpenak eman dizkigu.

irakurri gehiago →

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko […]

irakurri gehiago →