ingurumen

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak amaiera eman dio Subilla Gasteizko Armentia 2 putzuaren ingurumen eragineko ebaluazio txostenari: Lakuako Gobernuak putzuak ingurumenean izango duen inpaktuaren txosten arrunta egin behar duela ebatzi du hark. Berriztu! Arabako kideek adierazi dutenez, Subilla Gasteizko putzua onartua izan dadin, proiektuak esposizio publiko eta alegazio faseak bete beharko ditu. Mugimenduko kidea den Luis […]

irakurri gehiago →

Enirio Aralar Mankomunitatearen zuzendaritza batzordeak irail erdialdean eman zion onarpena Aralarren pista berri bat eraikitzeari. Bide hori Jentilarri inguruan hasiko da, gaur egungo pistan, eta Goroskintxuko txabolara ailegatuko da. Gai horrek albiste iturri bihurtu du Aralar azken hilabeteotan. Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua dela eta posizio asko jarri direlako mahai gainean. Batetik, artzainek […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fracking-aren aurkako legea indarrean dago, berriz. 2015ean onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak haustura hidraulikoari muga jartzeko araudia, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak maiatzean behin-behinean baliogabetu zuen. Debeku hori, gehienez, bost hilabetez mantendu dezake Konstituzionalak, erabakia hartu bitartean. Azken ebazpenik ez denez gertatu, auzitegiak indarrean jarri behar izan du berriz araudia. Pozez baina zuhur […]

irakurri gehiago →

Maiz ez da gertatzen Frantziako epaitegi bateko prokuradoreak auzitegiko giroa lasaitzea, baina atzo prokuradoreak eskatu zuen Emilie Martin ez dezatela Espainiaratu. Edonola ere, esandakoa, Paueko auzitegiak urriaren 18an emango du erantzuna, eta oraingoz kontrol judiziala mantendu egin diote. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Ibon Fernandez Iradi […]

irakurri gehiago →

35 urte pasa dira Abbé Pierre zenaren “Eta besteak?” galderari erantzunez Emaus Traperoak sozietate kooperatiboko kideak lanean hasi zirenetik. Asko bizi izan dute ordutik; erori egin dira, baita jaiki ere, bidean galdu ere egin omen dira, baina beren trapero izaera berreskuratu dutenean, berriro Emaus topatu dute. Aste honetarako prestatu dute 35. urtemugako ospakizuna eta orain […]

irakurri gehiago →

Talaimendiren magalean Powertxiki enpresak eraiki nahi duen surf zentroaren proiektuak polemika eragin du Zarautzen. Aurreko udal gobernuak ez zuen proiektua gune horretan eraikitzea ontzat eman, baina egungoak lehen baimena behintzat eman dio. Hala ere, Zarauzko hainbat eragilek eta norbanakok alegazioak aurkeztu dizkiote proiektuari, tartean, Arkamurka natur taldeak. Bertako kide Aitziber Saroberekin hitz egin dugu gai […]

irakurri gehiago →

Aste honetan, Baztango indigenek bideo bidez zabaldu dute Ama Lurra defenditzeko deia, bide batez, Lekarozko Aroztegiaren proiektuaren aurka apirilaren 23rako antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute. Ia egunero ari da izaten albiste Aroztegiako proiektua, herritarren aurkakotasunagatik, besteak beste. Gainera, proiektuak ingurumenean eta Baztango haranean izango lukeen eraginaz gain, euskarari ekar diezaiokeen kalteaz […]

irakurri gehiago →

Erregai fosilien ustiaketan liderrak diren multinazional handienak bilduta daude, gaurtik etzira bitartean, Bianoko Pauen, ‘2016ko ur sakonetako garapenaren kongresua’ dei dakiokeen bilkuran. Itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko neurriez eztabaidatuko dute bertan, British Petromeum, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiak ari dira parte hartzen. Aurrez aurre aurkitu dituzte, ordea, Bizi eta beste hainbat mugimendu […]

irakurri gehiago →

Ostiral kutsukoa izan arren, asteazkena izanik, Argiaren aste honetako aleen aurrerapena egin dugu gaur ere Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Hasteko, Gasteizko eskola publikoetako guraso elkarte guztiek bat eginik plazaratutako salaketaz hitz egin digu, jatorri atzerritarreko haurrak eskola publikoetan kontzentratzeko joera hedatu delako. Gipuzkoara jota, Egian euskaraz bizi nahi dugulako dinamika bukatu berritan egin duten balorazioa aipatu […]

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabalduta ekin diogu Zebrabideko asteari, eta Tolosaldeko kontuak ekarri ditugu gurera. Hamabostero bezalaxe, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosekin hitz egin dugu. Hasteko, datorren martxoaren 3an hasiko diren Amalur jardunaldien 11. edizioa nabarmendu digu. Jarraian, Mendi Tour zine zikloaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →