indarkeria matxista

Uda hurbildu ahala, auzo eta herrietako jaiak ere badatoz. Jaien testuinguruan, areagotu egiten dira indarkeria matxistaren aurka eta harreman parekideak bermatzeko egiten diren kanpaina komunikatiboak. Baina zein mezu bildatzen dizkigute? Nori zuzenduak? Eta nola? Eraginkorrak al dira? Galdera hauen inguruan hausnartu dugu, besteak beste, Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

LAB sindikatuak lan munduko indarkeria matxista salatu du

urtarrila 28, 2019 | 0 Komentarioak

LAB sindikatuak lan munduko hiru indarkeria matxista kasu salatu ditu gaur eskainitako prentsaurrekoan. Hiru adibide zehatz, emakumeek lan munduan bizi duten jazarpenaren adierazle. Kasu isolatuak ez direla azaldu digu LABeko idazkaritza feministaren arduradun den Eli Etxeberriak. Gainera, instituzio eta enpresei protokoloak egin ditzaten exijitu die sindikatuak. Azkenik, martxan jarri dituzten tresna feministen berri eman digu […]

irakurri gehiago →

Aste honetako gaur8aren aurrerapena egin dugu ostiralero bezala, Amagoia Mujikaren eskutik. Gaurkoan migraziorako munduko itunaz eginiko erreportajea, Nazio Batuen Erakundeak baserritarren eta landa eremuko eskubideak onartzeko egindako itunari buruzkoa, eta nerabeen artean sare sozialetan indarkeria matxistak duen presentzia ikertu duen Esti Linaresi eginiko elkarrizketa izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Egunotan Hamaika Telebistan landutako gaien errepasoa egin dugu Nekane Zinkunegi kazetariarekin. Euskaraldia, Azaroaren 25a eta Musikazuzenean saioan izandakoa The Potes eta Leihotikan taldeak izan ditugu hizpide. Datozen egunetan ikusgai izango ditugunen aurrerapena ere egin du Zinkunegik.

irakurri gehiago →

Azaroaren 25aren testuinguruan indarkeria matxistaz hausnartzeko tartea hartu dugu, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide den Irati Gonzalez Larenarekin. Zehazki, sistema judizialak duen izaera patriarkarraz aritu gara. Eredu aldaketa bat ematera bidean gako batzuk ere mahaigaineratu ditu Iratik. Kartelaren diseinu eta irudia: Maitane Gartziandia Arrizabalaga

irakurri gehiago →

Azaroaren 25aren testuingurua baliatuz, egiturazko indarkeria matxistan gizonek jokatzen duten paperaz hausnartzeko aukera izan dugu Hiruki Larrosa kolektiboko kide diren Egoitz Albeniz eta Ibai Fresnedorekin. Indarkeria gizonei esleitzen zaien eremua da? Zapaltzaile/zapaldu izaerak modu berean garatu dira emakume* eta gizonengan? Galdera hauei eta askoz gehiagori buruz aritu gara Egoitz eta Ibairekin.

irakurri gehiago →

Bi astero behin, asteotan jazotakoen errepaso kritikoa egin dugu. Gaurkoan bi gai ekarri dizkigu Sonia Gonzalezek. Alde batetik, azken hilabeteko indarkeria matxista kasuak zerrendatu ditu, egoerak duen larritasunaz jabetzeko, besteak beste. Bestetik, Saudi Arabiara jo dugu, armen salmenta, petrolioarekiko menpekotasuna eta Khassoghi kazetariaren erailketa izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Bi gaiz aritu gara gaurkoan tertulian Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin. Alde batetik, Urrezko Globoetan izan zen emakumeen aurkako jazarpenaren salaketaz aritu gara, honelako aldarriek duten garrantziaz eta eraginaz hausnartu dugu. Bestetik, larunbat honetan, urtarrilaren 13an Bilbon burutuko den manifestazioaz hitz egiteko tartea ere hartu dugu.

irakurri gehiago →

Hilabetero izango da gurean Kalakako kide den Ilazki Gainza. Komunikazioaz arituko gara harekin. Gaurkoan, azaroaren 25eko testuingurua baliatuz, indarkeria matxistari aurre egiteko komunikazioak duen garrantziaz aritu gara Ilazkirekin. Hedabideek gaiari ematen dioten lanketa, erasotu eta erasotzaileei ematen zaien trataera, eta gai honi dagokionean komunikazioan ikus daitezkeen hutsuneen inguruan hausnartu dugu.  

irakurri gehiago →

2017. urtea hasi berria dugu eta hainbat dira salatutako erailketa eta eraso matxistak. Joan den astean jakin genuen Blanca Marques, 48 urteko emakumea erail zuela gizonezko bikotekideak Burlatan eta gero, gorpua Ultzama ibaira bota zuela. Lehenxeago jakin genuen Valentziako herri batean, aitak Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izar labankadaz zauritu zuela Indarkeria sexistagatik beste […]

irakurri gehiago →