inauteri

Inauteri garaian gaude oraindik. Tolosako kasuan, gaur amaituko dira, Euskal Herriko hainbat herritan jadanik ospatu dituzte, eta beste zenbait lekutan datozen asteburuan izango da inauteri giroaz gozatzeko aukera. Amaia Nausiari Gaur8 astekarian irakurri diogunez, maskarak jartzeko edo, kasu batzuetan, kentzeko garaia. Norberak barruan erreprimituta duena askatzeko aukera eskaintzen duen momentu paregabea da karnabaletakoa. Baina mugak […]

irakurri gehiago →

Tolosara joan ginela aprobetxatuta, mugaz gaindiko elkartasun dinamika bati buruz ere hitz egin nahi genuen Astelenita-ko irratsaio berezian. Izan ere, errefuxiatuen egoera kezkagarria ikusita, Bidaiarien Txokoa eta Zumardia elkarteen bidez Belgradoko bi Gobernuz Kanpoko Elkarteekin harremanetan jarri ziren. Eta Tolosa eta inguruetako lagunez osatutako talde batek neguko arropa eta dirua eraman zituen Belgradora otsail hasieran. […]

irakurri gehiago →

Otsailaren 18tik abian da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa honek ihauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean. Horretarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte inauterien egunen bueltan. Ekitaldi gehienak Uztaritzen egingo dira, baina Astelenita-rako Tolosara irteera aurreikusita […]

irakurri gehiago →

Festak dibertitzeko, gozatzeko eta umore onez bizitzeko izaten dira, baina baita aldarrikapenak ozen entzunarazteko ere. Inauteriek, gainera, izaera transgresore eta kritikoa ere badute. Gazteak kalean plataformako lagunek baliatu dituzte karnabalak euren aldarrikapenak kaleratzeko, eta gai horri heldu genion Astelenita-ko Zebrabide berezian, Ibai Julianekin. Garden plataformako Manu Ayerzak esandakoak ere izan genituen entzungai.

irakurri gehiago →

Tolosakoak dira Euskal Herrian ospatzen diren inauteri ospetsuenetakoak. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte: lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia… Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere. Gurean, ordea, inauteriak festa hutsa baino gehiago dira, sinesmen eta errituz […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko hainbat tokitan inauteriak ospatzen ari direla bada denbora jada, baina inauterien euskal kapitala izan daitekeen horretan, Tolosan, atzo lehertu zen festa. Ofizialki, hori bai, joan den astetik giroa berotzeko kaldereroak eta abarrak ospatzen ari zirelako, eta joan den asteburua bortxaketa salaketa batek ilundu zuelako. Gai horri erreparatu diogu gaurko errepaso kritikoaren tartean Mikel […]

irakurri gehiago →

Joan den urriko Altsasuko ferietan guardia zibilekin liskarra izanda auzipetu zituzten gazteetatik hiruk espetxean ajrraitzen dute eta haien prozesamendu autoa berretsi dutela nabarmendu du Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartean. Horrez gain, haien alde, joan den igandean Altsasuko krosa berreskuratu zela ere azaldu du. Kirol arlotik, binakako esku pilota txapelketan jokatzen ari diren […]

irakurri gehiago →

Lan arloko mobilizazioak ekarri ditu Gasteizko Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera, FCC garbiketa enpresako langileek iragarri baitute greba egingo dutela martxoaren 6tik aurrera. Horrez gain, Abetxuku auzora begira ere jarri da Goikolea, bertako bizilagunen arteko tentsioa eta liskarrak medio, elkarbizitzaren aldeko bitartekaritza eskatu baitiete hainbat lagunek erakunde publikoei. Amaitzeko, martxoaren 3ra begira Gasteizen […]

irakurri gehiago →

Bihar hasi eta otsailaren 28ra arte egingo da Uztaritzen Hartzaro jaialdia. Herri Soinu kultur Erakundeak antolatzen duen Euskal Herriko neguko festa horrek inauteri ohiturak sustatzen ditu, ikuslea udaberriari ongietorria egitera gonbidatzen duen bitartean. Horretarako kaskarotak, dantza, musika, hitzaldiak, erromeriak erakusketak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte inauterien egunen bueltan. Ekitaldi gehienak Uztaritzen egingo dituzte, baina […]

irakurri gehiago →

Astebete baino gehiago daramate Tolosaldeko sei herritarrek  Belgraden. Eskualdean bildutako neguko arropa errefuxiatuen esku uzteko lanean ari dira. Tolosatik abiatutako kamioietako bat Serbiako mugan dela azaldu du Ataria irratiko Jon Mirandak gaurko irratien tartean, beharrezko tramiteak egin eta aduanatik pasatzeko zain. Horrez gain, Tolosaldeko EH Bilduk asteburuan egindako eskaulde batzarrean martxoaren 19ko galdeketei babesa azaldu […]

irakurri gehiago →