imanol esnaola

2008ko udan hasi ginen mundu mailako finantza krisiaren hotsak entzuten. 2009 urtea amaitzerako, entitate finantzarioen egoera larria agerikoa zen eta bankuak laguntzeko baliabide ekonomikoak bideratzen hasi ziren entitate publikoak. Baina nola eragin du horrek guztiak enpresen arloan? Euskal Herrian, adibidez, zer gertatu da krisialdiaren urteotan enpresa demografiari dagokionez? Gaindegiako lagunek horri buruz egin duten azterketari […]

irakurri gehiago →

Azken urteotan, sarri aipatzen da inoizko gazte belaunaldi prestatuena duela gure herriak, baina egoera ekonomiko kaskarra medio, kanpora irten eta atzerrian zerbait bilatzera kondenatuta dagoela belaunaldi hori. Bertako jakintzak ihes egiten du, beraz? Nolako inpaktua da hori datuetan, eta zein ondorio eragiten dizkigu herri gisa? Gaindegiako lagunek egin dute horri buruzko azterketa eta horri begira […]

irakurri gehiago →

Etzi beteko da hilabete Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen Euskal Elkargoko lehendakaria hautatu zutenetik. Jean-Rene Etxegarai izendatu zuten postu horretarako, eta geroztik elkargoak izango dituen eskumenak eta ardurak ere zehaztu dituzte. Ba gai hori ekarri dugu gaurko ekonomia eta gizarte gaien atalera eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu horretaz. Euskal […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko biztanleen %88 hiriburuetan bizi dira, eremuaren %19an; Europako Batasuneko ehunekoen aldean, goitik daude biak. Horrek agerian uzten du hirietako bizigarritasun neurgailuei adi erreparatzeko premia; Gaindegiaren Hiri-auzoak egitasmoak horretarako bidea hasi du, eta horri begira jarri gara gaurko ekonomia eta gizarte gaien tartean, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailearekin.

irakurri gehiago →

Biztanle gehien duten euskal hiriburuak, ez omen dira oso jendetsuak munduko metropoliekin alderatuz gero. Gaindegiakoek egindako proiektuko puntuetako bat da hori, bost euskal hiriburu populatuenetako auzoak hartu ditu aintzat eta auzo bakoitzari iraunkortasunaren ikuspegitik beren egoera ebaluatzeko sistema eraiki eta neurgailua aplikatu diote. Horren ondorioen berri izateko, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea batu da gurera

irakurri gehiago →

Nolako eragina izan dezake gizarte batean emakumeen migrazioak? Galdera horri erantzuteko ahalegina egin dute Gaindegiakoek, gizarteak bizirauteko behar duen aniztasunari tiraka, emakumeen migrazioari buruzko ikerketa egin dute, bereziki, emakumeek landa eremutik hiriko eremura jotzeko duten ohitura nabarmendu da ikerketa horretan.. Hori aztertzeko, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu da gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartera.

irakurri gehiago →

Ekonomiari genero ikuspuntutik erreparatu diogu gaurko gizarte eta ekonomia gaien tartean. Datuek argi adierazten baitute andreek gizonezkoek baino egoera laboral eskasagoa dutela gaur egungo Euskal Herrian, ondorioz, baita errenta edo bilakaera profesionala ere. Begira jarrita, ordea, unibertsitateko matrikulazioak bizi duen feminizazio prozesua eta goi tituludun emakumeen indize altuak bestelako egoera bat dugula pentsatzera eraman gaitzake. […]

irakurri gehiago →

Astearteetako ekonomia eta gizarte gaien tartera Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu da gaurkoan. Lankidetzaz hitz egin digu, lurralde arteko lankidetzaz, konkretuki. Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egin duten azterlan bat oinarri hartuta, azaldu digu entitate sozial eta ekonomikoen arteko elkarlana zertan den mugaz gaindik harremanetan, egungo egoera ezagutu eta aurrera begirako aukerak zeintzuk izan daitezkeen.

irakurri gehiago →

Euskararen gaitasun indize orokorrak hainbat bilakaera izan ditu azken urteotan udalerriz udalerri. Horien artean euskaldun direnetan, euskara gaitasuna %70etik gorakoa den udalerrietan, alegia, indizea apaldu egin da hainbat udalerritan, 2011ko zentsuko datuen arabera: zenbat eta euskaldunagoa orduan eta hazkunde txikiagoa edo hazkunde negatiboa izan du indizeak. Bestela esanda, euskaldunen proportzioa gutxitu egin da. Horretan hirigintzak […]

irakurri gehiago →

Azken urteotan, energia kontsumo handia duten industriako sektoreetatik albiste txarrak entzuten ari gara. Sektore horretan daude erauzpen jarduerak, kimika eta findegiak, papergintza, altzairugintza, osagai mineraleko ekoizpenak edota metalezko produktuen ekoizpena. hainbat herri eta eskualdeetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak. Hainbat herri eta eskualdetako ekonomian berebiziko eragina izan dazakeela sektore honen gainbeherak, eta […]

irakurri gehiago →