hitzen uberan

Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan kontatzen denaren berri, gurera batu […]

irakurri gehiago →

Genero beltzaren estiloko lan ugari plazaratu ondoren, Iñaki Irasizabalek beste ildo narratibo bati heldu dio. Politika zikina nobelan, alderdi politiko baten barruko borrokak eta estrategia-jokoak irudikatu ditu. Horretaz hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek Irasizabalekin berarekin. Horrez gain, Ainara Gurrutxagarekin ere egon dira. Dejabu panpin laborategiko kidea da Gurrutxaga, eta Arrastoak antzezlana paperera ekarri […]

irakurri gehiago →

Eleberrira ekarri du Arantxa Iturbek hasiera batean taula gainean egiteko sortu zen historia: Koadernoa zuri. Eta Martxel Mariskalek Azken zakatzak poesia liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Iturberekin eta Mariskalekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka ekarri dugu liburuen edukia, gaurko literaturaren batu den Danele Sarriugarterekin.

irakurri gehiago →

Karlos del Olmok Arestiren nazioa, antzerkia izeneko saiakera plazaratu du Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen eskutik eta apirilaren 4an aurkeztuko du Donostiako Tabakaleran. Aitziber Etxeberriak, berriz, Vietnamera egindako bidaiak eragindako sentipena medio, Vietnamen kokatutako Nomada eleberria idatzi du. Bi liburuen berri izateko, Hitzen Uberan atarikoek idazleei egindako elkarrizketak ekarri ditu gaur Danele Sarriugartek. Horrez gain, antzerki […]

irakurri gehiago →

Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza eman zuen argitara Mikel Hernandez Abaituak 2008an, hura izan zen bere doktore-tesia. Autobiografia kutsuko liburu bat plazaratu zuen ondoren, 2010ean: Azukre xehea, gatz larria izenekoa, eta iaz, nobelaren fikziora itzuli zen Airearen isla-rekin. Kattalin Minerrek, berriz, otsailean argitaratu zuen lehen eleberria: Nola heldu naiz ni honaino. Igartza bekaren fruitua da lana, […]

irakurri gehiago →

Zer egingo dugu orain opariekin? Halaxe deitzen da Aritz Gorrotxategiren azken ipuin-liburua. Kutxa Donostia Hiria saria eskuratuta, urtarrilean argitaratu zuen bilduma Algaida argitaletxeak. Txakur Gorria kolektiboa, berriz, hiru lagunek osatzen dute, Malen Amenabarrek, Mariñe Arbeok eta Nerea Ibarzabalek. Baina hiruak dira sortzaile gazteen sare zabalago bateko partaide eta liburu-objektuak sortzen dihardute. Sortze lan horiei guztiei […]

irakurri gehiago →

Luis Elizetxea errenteriarrak Argiaren hautsa antzezlana publikatu berri du Algaida argitaletxearen eskutik, Donostia Hiriko Literatur Kutxa Saria jaso ostean. Hitzen Uberan atariko Oier Guillanek joan den astean egin zion elkarrizketa ekarri du Danele Sarriugartek gaurko literatura tartera. Horrekin lotuta, Guillanek berak joan den abenduan paperezko antzerkiaz eginiko erreportajeari egin dio erreferentzia.  Bestetik, Xabier Etxaniz Rojok […]

irakurri gehiago →

Euskal Idazleen Elkarteak 2010eko udazkenean abiatu zuen Hitzen Uberan proiektua, Herri Irratiako Testuketan irratsaioaren errautsetatik abiatuta, esatari izandako Uxue Alberdik eta Oier Guillanek jarri zuten martxan hastapenean, literatura liburuetatik at ere badagoela erakusteko filosofiapean. Geroztik, bilakaera izan du proiektuak baina euskal idazleen lanak ardatz izaten segitzen du, besteak beste, ostiralero idazleei kaleratu berri dituzten liburuez […]

irakurri gehiago →