Hiru Kortxea;

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

2019ko azken irratsaio honetan, urte osoan zehar gure mikroetatik pasa diren talde eta bakarlariak izan ditugu mintzagai. Ez dira gutxi izan gurean izan ditugun artistak: Wood Strings, Doctor Sax, Dr. Maha´s Miracle Tonic, La Banda del Abuelo, Nublia, Ziklone, Joseba Irazoki eta Lagunak, Physis versus Nomos, Mockers, Dupla, Pelax, Occhi di Farfalla eta Viborv. 2020an […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Pelaxen D eta E aldeak

8 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Hilabete batzuk badira Pelax musikari donostiarraren azkenengo lanaren berri izan genuela: A/B. Bi atalez osatutako diska non rock progresiboa nabarmentzen zen minutaje altuko pasarteetan. Bada, lan horren jarraipena den D/E kaleratu berri du orain, eta programan izan dugu Pelax bi lanen nondik norarakoak harekin komentatzeko. Horretaz aparte, ohiko menua (Sega Sound Killers, Gaizka Insunza, Maruja […]

irakurri gehiago →

Ikasturtea udako nobedadeak entzuten hasi gara, besteak beste, Alba, Occhi di Farfalla, Kurkuma, Kaskezur eta Aiala taldeak. Gaurkoan ez dugu gutiziarik egin baina Iñigo Muguzari gure omenaldi xumea egin diogu. (argazkia: Jon Iraundegi)

irakurri gehiago →

Muinoko Hotsak, EHZ, Bakarlari Bakartiak, Baserriko Uzta, MusikaZuzenean jaialdi akustikoa… uda gertu daukagu eta ugariak izan dira gaurko agenda oharrak. Honekin batera zenbait nobedade ere entzun ditugu, tartean, Pelax, Eztanda, Capsula, Gorpuzkingz edota Sara Zozaya. Programa borobiltzeko kritika eta umorea doinu ezin dantzagarriagoekin nahasten dituen taldea izan dugu gutizia atalean: Pony Bravo.

irakurri gehiago →

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

Gaurko programako muina Pumu eta Otxoa izan dira, Ziklone taldeko kideak. Izan ere, kaleratu duten disko berria aurkeztera etorri dira; baina ez hori bakarrik, Iparraldeko Zoo taldearekin batera Gasteizko Gaztetxean izango ditugu Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak ekimenari promoa egiten ere egon gara. Horretaz gain, eta beti bezala, albisteak eta nobedade […]

irakurri gehiago →

Aurreko astean jai hartu ostean, poltsikoa nobedade eta albistez beteta ekarri dugu gaurkoan. Ohiko menuari La Banda del Abuelo taldearekin elkarrizketa eta gutizia tartean Blowfuse taldea gehitu dizkiogu! On egin!  

irakurri gehiago →

Gaurkoan, Doctor Saxen elkarrizketa izan da saioaren erroa. Bihar Le Coup aretoan jotzen duela aitzaki, Ellis izeneko EP berria aurkeztu digu. Horretaz gain, albiste musikalak eta azken egunetan irratira iritsi diren disko batzuei buelta eman diegu.  

irakurri gehiago →

Gaurkoan Wood Strings taldea izan dugu gure estudioetan, hain zuzen ere, Paul, Asel eta Oier Parral Tabernan asteartean jotako kontzertuaren bizipenak eta aurten kaleratutako disko berriaren berri eman digute. Horrez gain, albiste musikalak, agenda eta disko nobedadeak entzungai izan ditugu.

irakurri gehiago →