hezkuntza

Ikusten ez dana erakutsi, entzuten ez dana entzutera gonbidatu, esan ezin denerako espazioa ireki. Deabrutxoa dugu bakoitzak barruan eta aurre egitea komeni. Itzalari argi eman, begiratu eta bideratuz gero, potentzial sortzaile itzela. Joseba Argintxona, ikasle eta irakasle bokazionala. Galdera nagusiei heldu behar lieke hezkuntzak, “zein naz ni? zer egin behar dut neure bizitzagaz?,…”. Jende asko […]

irakurri gehiago →

Generoen araberako heziketaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Iñaki Kasaresekin. Berdin hezi behar ditugu haurrak? Behar berdinak izango dituzte jendarte honetan? Galdera potoloak izanagatik ere, hainbat gako ekarri dizkigu Iñaki Kasares kolaboratzaileak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urtean zehar, eta gaurko kolaborazioan horietako batez aritu gara Utxintxako kide den Goiuri Mendez Otaegirekin. Pedagogia askatzaileen inguruko formakuntza eskainiko dute larunbat honetan, eta aipatu saioa aitzaki harturik, hezkuntza sistemari eskaintzen dion alternatibaz hausnartu dugu.

irakurri gehiago →

Urriaren 24an, Steilas sindikatuak “Hezkuntza Salgai” dokumenatala aurkeztuko du. Segregazioa, aukera berdintasuna, ebaluazioa eta beste hainbat gai jorratu eta hezkuntza publikoak egun duen egoera aztertzen da, hainbat adituen iritziak jasota. Dokumentalaren egileetako batekin izan gara gaurkoan, Jose Masarekin, lan honen xehetasun gehiago ezagutzeko.

irakurri gehiago →

Aste eta egunotan jazotako gertaeren errepaso kritikoa egin dugu Maite Sabalzarekin. Hiru gai izan ditugu hizpide gaurkoan: Euskal Herriko mugimendu feminista bete urte batez antolatzen dabilen Martxoaren 8ko greba feminista, Iruñean izendatutako Intsumisioaren Parkea, eta Ezker Abertzaleak Ikasle Abertzaleak antolakundearekiko hartutako erabakia.

irakurri gehiago →

Aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu gaurkoan Xabier Izagaren eskutik. Sorbeltzei sortzen zaizkien arazoak, Argentinako Nekotxeako Euskal Etxearen “Hator Hona” ekimena, eta Kataluniako hezkuntzaren egoerari buruz aritu gara.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Eskolen segregazioa

martxoa 1, 2018 | 0 Komentarioak

Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak prentsa agerraldi baten bidez datu kezkagarriak mahaigaineratu ditu: haur eta lehen hezkuntzan, haur etorkinen %92 eskola publikoan dago matrikulatuta, eta %8 baino ez dago itunpeko ikastetxeetan. Eskolen segregazioa izan dugu hizpide, beraz, gaurko tertulian Alaitz Amundarain eta Jagoba Zuluetarekin.

irakurri gehiago →

Martxoaren 8 oinarri hartuta, neska gazte subjetuari buruz hausnartu dugu Maddi eta Izarorekin. Greba feministako lau ardatzetako bati buruz aritu gara, hezkuntza arloari buruz, hain zuzen ere. Grebako antolaketan eta ondorengo lanketetan parte hartzeko deia luzatu diete neska gazteei.  

irakurri gehiago →

TERTULIA | Martxoaren 8an emakumeok* planto

otsaila 6, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko mugimendu feminista nazioarteko emakumeon* plantora batu da. Martxoaren 8an goizeko eta arratsaldeko plantoak izango dira lau esparrutan: lana, hezkuntza, kontsumoa eta zaintza. Tertulian aritu gara gaurkoan Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin, planto honek izango duen eragina eta garrantziari buruz.

irakurri gehiago →

Argiaren aurrerapena izan dugu asteazkenetan ohi dugun bezala Estitxu Eizagirreren eskutik. Hiru erreportai eta elkarrizketaz aritu gara gaurkoan. Zizurkil eta Abaltzisketako eskola txikiez aritu gara lehenik eta behin, hezkuntza formaleko ereduetatik at antolatzen diren eskolak, alegia. Beatriz Egizabal ipuin kontalariarekin hitz egindakoak ere ekarri ditugu, Clown mundura hurbilpen bat eginez. Azkenik, maskulinitateen inguruan Jokin Azpiazurekin […]

irakurri gehiago →